Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/06/10
MugikortasunaLinea berri honek E29 (Hondarribia>Irun>Donostia (Ospitaleak) izena izango du, eta ekainaren 20tik (ostirala) aurrera funtzionatuko du. Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, 7: 00etatik 21:00etara, Hondarribitik, eta 8:15etik 22:15era, Donostiatik. Ibilbidea 45 minutukoa izango da.
2025/06/06
BerdintasunaEmakumezkoen nazioarteko futbol txapelketak eliteko taldeak batuko ditu Hondarribian eta Donostian, THE EQUALITY BALL baloi ofiziala estreinatuko du, aukera berdintasunarekiko konpromisoaren ikurra, eta Angolako ordezkaritza batek parte hartuko du.
Gizarteratzeko eta laneratzeko 2022-2024 programak, 6 milioi euroko zuzkidura duenak, enplegu inklusiboa sustatzen du Gipuzkoako funtsezko 19 sektoretan. 2016az geroztik, programak 6.511 lanpostu sortu ditu guztira, 723 lanpostu urtean bataz beste.
2025/06/06
IngurumenaAldundiak bere eraikin eta instalazioen energia-kontsumoa % 25 murriztea lortu du 2015 eta 2024 artean. Aurrerapen horien ondorioz, lurraldea bide egokian dago 2030erako ezarritako kontsumoaren % 35eko murrizketaren helburua lortzeko.
2025/06/06
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak Azkoitian sustraitutako familia enpresa hau saritu du Donostiako Aquariumean egin den ekitaldian. Bertan, azken 100 urteetan Gipuzkoan "lurralde kohesioa, aukera berdintasuna eta aurrerapena" eraikitzeko izan duen protagonismoa goraipatu da.
2025/06/09
Hizkuntza BerdintasunaEuskarara eta frantsesera ekarri dute Iñigo Sagarzazu Altunak 1997an plazaratutako ‘Abbadie. El sabio y su tiempo’. Abadia Sariaren 25. edizioa dela eta sustatu dute berrargitalpena, geografo, hizkuntzalari eta euskaltzale “gogoangarriaren biografia honen kalitatea” aitortuz
2025/06/09
KulturaZikloak bostehun lagun inguru bildu ditu, aurrez aurreko partaideen eta saioak streaming bidez jarraitu dituztenen artean. Guztira hamar solasaldi egin dira, hiri garaikidearen erronkei buruzko hainbat gai jorratuz.
2025/06/06
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 28.500 euro bideratuko ditu jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko prestakuntza sustatzeko.