Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/02/20
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2023an baino 2,3 milioi bidaia gehiago egin dira, eta emakidaduna guztiek orain arte zituzten erregistroak hobetu dituzte. Garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurriak, milaka errefortzu eta zerbitzu berezi martxan jartzea eta zerbitzuak herritarren benetako beharretara egokitzea, zerbitzua gero eta erakargarriagoa eginez, dira, besteak beste, Lurraldebusen urte historiko berri baten atzean dauden arrazoiak.
2025/02/18
GobernantzaGobernu Kontseiluak deialdi berria onartu du, 640.000 euroko bi urteko aurrekontuarekin, lurraldearen etorkizuneko erronkei erantzuteko
2025/02/19
Gizarte Politika· 800.000 euroko aurrekontuarekin, bost ekimen bultzatzaile, lau esperimental eta esplorazioko hiru ekimen jarriko dira abian, HARIAK HUBen laguntza teknikoarekin. · 2018az geroztik, ADINBERRIk 92 proiektu berritzaile abian jartzeko balio izan duten 6 milioi eurotik gorako laguntzen deialdiak egin ditu.
2025/02/14
Lurralde OrekaOnartutako dokumentuak basoaren funtzioak modu orekatuan optimizatzera bideratutako hainbat ekimen jasotzen ditu, jasangarritasunaren hiru zutabeak kontuan hartuta: ingurumena, ekonomia eta gizartea
2025/02/14
Diputatu Nagusia· Gipuzkoak aurreko ekitaldian baino % 1,8 gehiago bildu du, errentaren kanpainan eta preskribatu gabeko ekitaldietan mutualistei egindako itzulketa gehienak egin ondoren. Itzulketa horien guztien batura 235,4 milioi euro da. · Eider Mendoza diputatu nagusiak zerga-bilketari buruzko datu positiboen balioa azpimarratu du, eta nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, "erabateko lankidetza eskatu du Gipuzkoaren ongizatearen onerako, zerga-erreforma gauzatzeko adostasunerako atea irekiz"
2025/02/20
KulturaMikel Markez eta Pako Aristi artistek sortutako gida hau Kultura Eskola programaren barruan kokatzen da. Programa horren bidez, Kultura Departamentuak kulturara hurbildu nahi ditu 12 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako nerabeak.
2025/02/20
Ogasuna“Ogasun eta Finantza departamentuak ahalik eta azkarren, eraginkortasunez eta efizientziaz bildu eta prozesatu ditu datuak, eta lankidetzan jarraitzen du Ministerioari erreferentziazko prezioen indizea emateko, erakunde horrek ezarritako irizpideen arabera”, adierazi du Agirrek.
2025/02/18
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak