Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/06/16
AzpiegiturakLerradurak ukitutako inguruetan, mailak kendu eta bide zorua konpondu da. Konponketa horiek bizpahiru urtean behin egin beharko direla ondorioztatu du Aldundiak.
2022/06/14
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/07/21
IngurumenaErrepideak eta elektrizitatea izango dira klima aldaketak Gipuzkoan izango dituen ondorioekiko azpiegitura kritikoenak. Euriaren ondoriozko uholde arriskuek batez ere errepide sareari egingo diete kalte eta tenperatura maximoek alterazio elektriko handiak ekarriko dituzte. Bi gertaerek herritarren segurtasunari eta ongizate sozial eta ekonomikoari eragingo die. Uholdeek, itsasoaren erasoek eta haizete handiek 270 milioi euroko kostua eragin dute Gipuzkoan 1994-2020 bitartean, eta uholdeak dira lurraldearen arrisku natural nagusia, hau da, kostu osoaren % 80.
2022/07/21
Gizarte PolitikaEusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Pasaian Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Adinberri Fundazioaren bitartez, Zahartzeari buruzko Erreferentzia Zentro bat sustatzeko, arreta eta enplegua sortzeko eredu berrien esperimentazio aktibora bideratua.
2022/07/21
Landa InguruneaForu erakundeak 735.410 euroko laguntza eta aholkularitza teknikoa emango ditu proiektu horiek garatzeko, belaunaldi aldaketa xedetzat hartuta.
2022/06/15
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi eta erdi euro erabiliko ditu hondartzen garbiketa, bideometria sarea, Nik Hondartzak aplikazioaren eguneraketa, sentsibilizazio kanpaina eta salbamendu zerbitzuan laguntzeko. Ingurumen Departamentuak «Elkartasun Olatuak» kanpaina jarriko du abian Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak jaso eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei helarazteko. Nik Hondartzak aplikazioak garraio publikoari buruzko informazioa eskainiko du, hondartzen erabilera iraunkorragoa bultzatzeko.
2022/07/20
Gizarte PolitikaBi erakundeek hitzarmena sinatu dute behar berriei batera erantzuteko, zainketen tokiko ekosistema bat bultzatuz. Gainera, eguneko zentroa eta tutoretzapeko apartamentuak herrigunera eramango dira.
2022/07/20
AzpiegiturakHamar bihurgunetan sei metro zabalerako plataforma lortzeko jardunak egingo ditu ezpondak handituaz edota betelanak eginez eta errepide bazterrean dauden euste elementuak atzeratuz. Bizkaiko Aldundiarekin lanean ari dira Kanpazar gaineko bidegurutzeari ikusgaitasun handiagoa eta, beraz, segurtasun handiagoa emateko.