Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/15
Lurralde antolaketaFatxada nagusiaren eta klaustroko lau fatxaden altxaera ortofotografikoa egin da, erliebeak, dorreen edo kontrahormen alboak, horma-hobiak eta irudiak barne. Lan horiek zaharberritzeko proposamen tekniko baten barruan sartzen dira, eta eraikin historiko honetan egin beharreko esku-hartzea zehaztasunez eta xehetasunez definituko ditu.
Eider Mendozak eta Andoni Zuriarrain alkateak lan-topaketa bat egin dute eta udalerri txikiak biziberritzeko erronka izan dute hizpide, erakundea egiten ari den kontseilu ibiltarien errondaren barruan.
Lotura berriarekin, Gros, Egia eta Intxaurrondoko sarbideak hobetuko dira, eta Urumea ondoko errepideetako trafikoa arinduko da.
2024/11/19
GobernantzaEmakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunari begira antolatutako ekintzen artean, besteak beste, gazteei zuzendutako dinamikak egingo dira, eremu digitaleko dinamika matxisten aurkako lanketarako.
2024/11/16
IngurumenaTokiko hamar enpresak Okendo plazan erakutsiko dituzte beren prozesu jasangarriak, etorkizun ekologikoagoa eraikiz eta Gipuzkoako gizartean eta ekonomian eragin positiboa sortuz.
· Zentro berria Kale Berriaren 10. zenbakian dago, eta eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan. · Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du, eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa eta soziala ere, emakumeen errekuperazio-prozesua errazteko. · Donostiakoaz gain, Gipuzkoak beste bi baliabide gehiago izango ditu, Arrasaten eta Goierrin.
Fruta Landetxak eta Natra Oñatik aitorpen berezia jaso dute "Azken minutua" programan izandako lankidetza nabarmenagatik, eta Gipuzkoan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan erreferente gisa sendotu dira.
Azahara Domínguez diputatuak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bilera egin dute, eta herrian autobus-geltokia izango denaren proiektua aztertu dute. Diputatuak proiektu horretan interesa agertu du. Bi erakundeek Eusko Jaurlaritzarekin berriro biltzeko deia egin dute, erakunde publiko bakoitzak azpiegitura horretan hartuko duen konpromiso-maila zehazteko