Inspiraziorako aurkezpena
Inspiraziorako aurkezpena
2. Aretoa / 2. Saoia
Pertsonak dira enpresa eraldatzeko gakoa. Ikusmena eta konpromisoa dituzten liderrak eta profil profesional berriak beharrezkoak dira enpresaren egungo eta etorkizuneko erronketarako. Erakundean pixkanaka pentsamolde eta gaitasun digitalak garatzeak aukera emango die enpresei malguagoak izateko, baita antolaketan ere, epe ertain eta luzean lehiatu ahal izateko.
1. Aretoa / 2. Saioa
Berrikuntza-ekosistemak enpresen arteko lankidetza-inguruneak dira, non startup, eragile eraldatzaile eta antolakunde teknologikoek aukera ematen diete enpresei arazoak konpontzeaz gain etorkizuneko erronken formulazioan laguntzen eta parte hartzen duten inguruneak sortzeko. Esperientzia duten beste enpresa batzuekin ikasteak ikaskuntza eta arriskuak partekatzeko aukera ematen die enpresei.
1. ARETOA / 1. SAIOA
Fabrika adimenduna, prozesuak oso digitalizatuta dituena, ekoizpena banatuta dagoen testuinguruan ulertu behar da, non hornitzaile guztiek bezeroen eskaerari azkar eta malgutasunez erantzun behar dieten. Prozesuak digitalizatuz eraginkortasuna lortu eta produktuaren kalitatea hobetzen da, erabaki hobeak hartzeko ezagutza hobea lortzen, enpresa lehiakorragoa bihurtuz.
2. Aretoa / 1. Saioa
Produktu adimendunek zure bezeroen balio-katea ulertzea ahalbidetzen dute, baita zure bezeroen bezeroena ere, eta aukera berriak irekitzen dira balio erantsi, pertsonalizazio eta errentagarritasun handiagoko zerbitzuak sortzeko. Edo, are gehiago, negozio-eredu berriak diru-sarrera berriekin.
Negozien eraldaketa-prozesuan lider izatea helburu dutenentzat jardunaldia.
Eraldaketa digitala ez da bakarrik gure erakundeetan teknologia ezartzea, baizik eta nola balia dezakegun teknologia gure enpresak aldatzeko. Mentalitate-aldaketa da, gure negozioak berriz pentsatzea dakarrena, teknologiak lehiakortasunerako abantailak sortzeko eskaintzen dituen aukeretatik abiatuta.
Re-Think Industry Gipuzkoako ETEen eraldaketa digitalaren inguruko esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko jardunaldia da. Maila indibidualean eta kolektiboan hobetzen lagunduko digun topagunea, etorkizuneko Gipuzkoako ETEa lehiakorra, erresilientea eta fidagarria izan dadin, eta merkatuan liderra izateko gaitasuna eduki dezan.
Re-think Industry erakundeetan aldaketa eragin nahi duten pertsonei zuzentzen da: zuzendaritza nagusia, gerenteak, produkzio zuzendaritza, zuzendaritza industriala, berrikuntza zuzendaritza, I+G+B…
Jardunaldia diseinatuta dago negozioaren eraldaketa digitalean urratsak ematen hasi diren enpresei eta oraindik eman ez dituztenei laguntzeko.
Azken urteotan Gipuzkoako industria-sareak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu teknologia digitalak ezartzeko bidean. Hala eta guztiz ere, eraldaketa digitala gerta dadin, beharrezkoa da gure prozesuak hobetzea teknologia digitalen aplikazioari esker: gure negozioak ikuspegi digitala oinarri hartuta birpentsatu behar ditugu.
9.00H - 09:15HIrekiera instituzionala
Jardunaldien irekiera Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eskutik.
9.15H - 10:15HInspiraziorako aurkezpena
Aurkezpena
Juan Antonio
Zufiria
IBM Global Technology Services-eko
Senior Vice President
10.15H - 10:45HNetworking Kafea
10.45H - 12:55HSaioak paraleloan
1. Aretoa
1. Saoia 10:45H - 11:55H
2. Saioa11:55H - 12:55H
2 . Aretoa
1. Saioa 10:45H - 11:55H
2. Saioa11:55H - 12:55H
13:05H - 13:35HAURKEZPENA
Aurkezpena
Julian Florez
Vicomtech - Zuzendari Nagusia
13:35H - 14:00H ITXIERA INSTITUZIONALA
14:00H LUNTXA
2022
.03.31
Kursaal kongresu jauregia