Gipuzkoako Foru Aldundia
Gaiak
Kanpainak
Azken Albisteak
- 2026/10/14
-
Mugikortasuna
Lurraldebusek hazten jarraitzen du eta 16 milioi bidaia ingurura iritsi da urteko lehen sei hilabeteetan, 2025eko aldi berean baino %6,18 gehiago
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, “Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoaren erabilerak goranzko joerari eusten dio; ekainaren 30era arte, 15.930.096 bidaia egin dira, hau da, aurreko urteko lehen seihilekoan baino 927.618 bidaia gehiago”.
- 2026/10/14
-
Ingurumena
San Sebastián Moda Jaialdiak estatuko firma garrantzitsuenak bilduko ditu, horien artean Mans, Devota & Lomba, Sophie et Voilà, Lily & You, SKFK eta Eder Aurre nabarmentzen direlarik
2026/2027ko udazken-neguko edizioak estatu osoko berrogeita hamar firma eta saltokiren bildumen aurkezpena jasoko du. Horrez gain, jasangarritasunean, ekintzailetzan eta ehungintza-berrikuntzan adituak diren hizlariak egongo dira, eta Euskadiko Moda Sarien X. edizioa banatuko da
- 2026/10/14
-
Diputatu Nagusia
-
Gizarte Politika
Adinberrik 1.200 profesional baino gehiago bildu ditu nazioarteko foro batean, longebitate berria etorkizuneko aukera gisa lantzeko
Bi egunez, urriaren 14an eta 15ean, Donostia egungo aldaketa sozial eta ekonomiko esanguratsuenetako baten epizentro bihurtu da: longebitatea. Kongresua eta azoka uztartzen dituen nazioarteko foro honetan, zientziak, teknologiak, prebentzioak, berrikuntzak, ekonomiak eta ekintzailetzak gero eta urte gehiago bizi den gizarte batean hobeto bizitzen laguntzeko egin dezaketen ekarpena aztertuko da.
- 2026/10/13
-
Mugikortasuna
Azahara Domínguez diputatuak Hondarribiko Amute Kosta auzo-elkarteko ordezkariekin bilera egin du, herrian Lurraldebuseko zerbitzua hobetzeko neurriak aztertzeko
Foru diputatuak jakinarazi duenez, hilaren 19tik, astelehenetik aurrera, BI05 lineako (Hondarribia>Irun) 7:15eko zerbitzuak Baserritar etorbidean, Donostia kalean eta Sabin Arana kalean egingo ditu geldialdiak, Talaia ikastetxe publikoko ikasleen sarrerari zerbitzu hobea emateko. Gainera, egun horretatik aurrera, BI43G lineak (Hondarribia>Irun>Errenteria>Pasaia>Donostia) eskaeraren araberako geldialdiak egingo ditu Amute Kosta auzoan.












