DANTZAN IKASI: "Lau urrats eta kitto! (III)", Claude Iruretagoiena y Jon Olazkuaga en Beasain, el 13 de marzo

Claude Iruretagoiena y Jon Olazkuaga presentarán un modelo de danza tradicional orientado a niños. Los maestros de danza de la compañía Maritzuli ofrecerán propuestas y recursos para trabajar la danza tradicional con niños.

Foto de 
 DANTZAN IKASI: "Lau urrats eta kitto! (III)", Claude Iruretagoiena y Jon Olazkuaga en Beasain, el 13 de marzo

Curso: Lau urrats eta kitto (I, II, III eta IV)

  • Imparten: Claude Iruretagoiena y Jon Olazkuaga (Maritzuli)
  • Fechas:
    • 28 de noviembre de 2020, sábado
    • 9 de enero del 2021, sábado - retrasado (fecha por definir)
    • 27 de febrero del 2021, sábado
    • 13 de marzo del 2021, sábado
  • Ordutegia: 10:00–13.00 
  • Lekua: Besaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta,3)
  • Prezioa: 40 €
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Lau urrats eta kitto!

Maritzuli konpainiak urte luzez (haurrekin bereziki) landu duen eta lantzen jarrraitzen duen euskal dantzaren errepertorioaren irakaskuntzan eta transmisioan egindako bidea laburbiltzen du ikastaroaren izenburuak. 1996an estreinatutako Ixtorio Mixtorio ikusgarriaren prozesuan du abiapuntua Lau urrats eta kitto! izeneko formazio jarduerak, eta orduan garatutako ereduan sakontzen jarraitzen dute gaur egun ere.
Lau urrats eta kitto! oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu dezaketela umeek erakutsiko digute. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz umeekin egindako ibilbidea aurkeztuko da ikastaro honetan.

Claude Iruretagoiena (Baiona, 1960) 

Betti Beteluren ikaslea, Juan Antonio Urbeltzekin sakondu zuen irakaskuntza, eszenaratze eta koreografia tekniketan. Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan parte hartu zuen, eta 1992an bere lehen lana, Xirula Mirula plazaratu zuen. Eskualde desberdinetako dantza-maisuekin euskal dantza tradizionalaren errepertorioaren ezagutzan sakondu zuen. Horrekin batera, Bearnoko branleak, schottish, polkak edota Gaskoinako dantzak ikasi zituen. 1995ean Pier Pol Berzaitzek sortutako Elkanoren semeak ikuskizun musikala eszenaratu eta koreografiatu zuen. Suitzako Nomades-LE Loft Vevey konpainiarekin Courrier du Pacifique ikusgarria landu zuen. Jantzi tradizionalak eta historikoak egiten ditu Irulea elkartearen baitan. Hamaika ikastaro eman ditu eta EDBren dantza irakaslea izana da. Besteak beste Argia-Ikerfolk, Malandain Ballet Biarritz, Biarritz Culture, Garazikus, Institut Culturel du Pays basque eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin egin ditu lankidetzak. Berak zuzentzen duen Maritzuli konpainiarekin hainbat ikuskizun taularatu ditu: Ixtorio Mixtorio (1996), Ingura Mingura (2000), Côté Cour... Côté Jardin... (2004), Kutx ala Pil? (2005), Aurrez aurre (2009).

Jon Olazcuaga Garibal (Donibane Lohitzune, 1995)

Ziburuko Bixintxo dantza taldean hasi zen dantza ikasten 6 urterekin, eta bai Donibaneko Begiraleak eta Hendaiako Akelarre dantza taldean aritu zen. 2010ean Maritzuli Konpainiako Aurrez Aurre ikuskizunean parte hartzeko aukera izan zuen, eta geroztik Claude eta Jon Iruretagoiena dantza maisuekin dantza eta jantzigintza formakuntza segitu zuen, euskal dantzen aberastasuna eta haien simboloen eta historiaren sakontasuna deskubrituz. Gaur Akelarre dantza taldean eta Maritzuli Konpainian dantza irakasle gisa ari da. Maritzuliko Nondik Nora eta Lau Urrats eta kitto ikuskizunetan dantzan aritu izan da, baita ere Argia dantza taldeko Martin Zalakain ikuskizunean ere. Maritzuli Konpainiako azken lanetan hasi zen koreografiaz eta jantzigintzaz arduratzen Claude eta Jon Iruretagoienarekin batera. 2016az geroztik XVIII. mendean Baionana dantzatzen zen Pamperruque izeneko soka-dantza ikertzen jardun du.