Jasangarritasuna
Departamentua
Jasangarritasun departamentuaren helburua da sektore guztietan zeharkako politikak bultzatzea eraldaketa ekologikoa, digitala eta demografikoa bizkortzeko, jasangarritasunaren hiru osagaien orekatik abiatuta: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.
Ekonomia berderantz aurrera egitea da Jasangarritasun departamentuak ezarri digun betebehar etikoa eta elkartasunezkoa. Ez bakarrik planetaren etorkizuna babesteko, baita etorkizunerako, hazkunderako eta enplegurako aukera ekonomiko gisa ere. Horretarako, jardunbide egokiak, sinergiak eta enpresen eta erakundeen arteko lankidetza bilatuko ditugu etengabe. Gizarteko sektore guztiekin elkarlanean arituko gara jasangarritasun-politikak ezartzeko eta gure eredu sozioekonomikoa eraldatzeko. Ekonomia zirkularrago eta ez hain kutsagarri baterantz aurrera egin behar dugu, energia berriztagarrien aldeko apustua egin, gure herritarren bizi-kalitatea lehenetsi eta betiere desberdintasun sozialak minimizatzearen alde egin. Horrela bakarrik egingo dugu aurrera gizarte zuzenago, demokratikoago eta iraunkorrago baterantz.
Aurrekontu partida
Jasangarritasuna, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
46.619.289,67 €
Exekutatua
% 11,95
Intereseko estekak
José Ignacio Asensio
Jasangarritasuneko Diputatua
1966an jaio nintzen. Tolosarra eta euskalduna naiz. Ekonomia Zientziak eta Enpresaritza ikasketak egin nituen, eta master bat daukat enpresa eta finantza publikoen kudeaketan. Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, Eusko Trenbideetako zuzendari nagusi izan nintzen. Orobat, irakasle izan naiz Zaragozako Unibertsitatean, baina lan esperientzia ia osoa enpresa pribatuan izan dut. 2011tik zinegotzia naiz Tolosan Alderdi Sozialistarekin. Jarduera horrek aukera ematen dit nire herriaren egunerakoarekin harremana izateko. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatua naiz.
Zuzendaritzak
Mónica Pedreira
Trantsizio Ekologikoko zuzendaria
Klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta jasangarritasun energetikoaren arloko foru-politikaren proposamena eta exekuzioa gidatzen duen arloa.
Harremanetarako:
Harremanetarako:
Izaskun Gómez
Ingurumen Administrazioko zuzendaria
Ingurumena babesten duen arloa, lurraldean erabilerak eta jarduerak ezartzeko indarrean dagoen arau-esparrua aplikatuz eta ingurumena hobetzeko borondatezko tresnak bultzatuz.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Fernando Prieto
Obra Hidraulikoetako zuzendaria
Hondakin-uren saneamendu-sarea eta edateko uraren hornidura osatzeko, ur-emaria neurtzeko estazioak berritzeko eta modernizatzeko eta uretako ekosistemen morfologia eta ingurumena berreskuratzeko eremua.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Departamentuko aktualitatea
2024/04/09
Energia-pobrezia murriztu egin da Gipuzkoan, baina oraindik ere desberdintasunak daude
2022ko energia-pobreziaren datuen arabera, pobrezia energetikoaren atalasea 3 puntu jaitsi da Gipuzkoan, 2017ko % 21,5etik 2022ko % 18,4ra.
2024/04/05
Jasangarritasun diputatu José Ignacio Asensiok Lezo-Donibaneko bidegorriaren obrak bisitatu ditu
Lezo eta Donibane lotuko dituen bidegorriaren lehen zatiko obrak aurrera doaz. Gipuzkoako Foru Aldundiak EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) funtsen bidez finantzatutako proiektu honek, 1.474.000 euroko aurrekontua du. Gauzatzeko epea 6 hilabetekoa izango da, eta urriaren hasieran amaituko dela aurreikusten da.
2024/03/22
Jasangarritasun Departamentuaren ekimenez, Foru Zerbitzu Publikoko fundazioek, entitateek eta erakundeek itzali egingo dituzte beren eraikinetako argiak larunbatean, martxoaren 23an, 20:30etik 21:30era.