Gipuzkoako Obra hidraulikoak
Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza, beste erakunde batzuekin lankidetza zuzena izanik, Gipuzkoan egiten diren ur-horniketaren sistemen eraldaketan eta ur zikinen saneamenduan eragile nagusietako bat da.
Gaur egun, uraren kudeaketa eraginkorra izatea funtsezkoa da biztanleei kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izateko, eta, horregatik, proiektu eta plan berritzaileak martxan jartzen ari gara etengabeko hobekuntzaren bitartez.
Atal honetan, garatzen ari garen obra eta proiektu guztien berri izan dezakezu, baita ibaietako ur-emarien eta uraren kalitatearen inguruan jasotzen diren datuen ustiapena ere. Era berean, uraren alorrean egiten diren azterlanen berri ere ematen da.
- gipuzkoa
- Obra Hidraulikoak
- Hasiera
Gipuzkoako ibaien informazioa denbora errealean
Kontsultatu zuzenean 16 estazioak

Oiartzun OiartzunZuzenean ikusi
Altzola DebaZuzenean ikusi
Ereñozu UrumeaZuzenean ikusi
Oria LasarteZuzenean ikusi
San Prudentzio DEBAZuzenean ikusi
Aitzu UROLAZuzenean ikusi
Alegia ORIAZuzenean ikusi
Belauntza ORIAZuzenean ikusi
Leitzaran ORIAZuzenean ikusi
Araxes ORIAZuzenean ikusi
Oñati DEBAZuzenean ikusi
Ibaieder UROLAZuzenean ikusi
Agauntza ORIAZuzenean ikusi
Amundarain ORIAZuzenean ikusi
Estanda ORIAZuzenean ikusi
Azken Albisteak
Jasangarritasun Departamentuak eta Zumarragako Udalak Eitzagako berdegune birnaturalizatu berria inauguratu dute
Behin obra amaituta, Eitzagako ibarbide birnaturalizatua hirigintza jasangarriaren erreferente bihurtu da, natura, memoria historikoa eta kalitatezko espazio publikoak integratuz.
Amaitu da Amezketako mugikortasuna eta natura-ingurunea eraldatuko dituen saneamendu eta bidegorriaren proiektu integralaren lehen fasea
Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 4,63 milioi euroko inbertsioa duen proiektu estrategikoa bultzatu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berri bat eraikitzeko
Era berean, Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoen bidearen III. fasea egokitu da, kolektorearen trazadura bizikleta bidearen zati batekin bat datorrela aprobetxatuz, GI- 632 errepidearen paraleloan.
Ingurumen Administrazioa
Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostenak egiten ditu prozedura hauen barruan: planen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa eta jarduera sailkatuaren lizentziaren ebaluazioa. Era berean, enpresa-inbertsio batzuek ingurumena hobetzen laguntzen dutela ziurtatzen du, eta Garapen Jasangarriaren aldeko jarduerak diruz laguntzen ditu.
Trantsizio Ekologikoa
Trantsizio Ekologikorako Zuzendaritzaren xedea da Gipuzkoako gizartea ekonomia berdera igarotzen laguntzea, eta, horretarako, gizarteko sektorekin lankidetzan aritzea. Jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka esparru gista hartuta, beren programek honako proiektu hauek lantzen dituzte: energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, ekonomia zirkularra, bizikleta eta bizikleta-bideak, azpiegitura berdea eta ingurumen-lehengoratzea, zaborra sakabanatuta, naturarekiko lotura, eta hondartzak eta itsasertza.


