Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/09/18
Gizarte PolitikaIrailaren 20an, larunbata, giza katea egingo da, kanpainaren ekitaldi nagusia: Kontxako barandan, lehenengo arrapalaren parean izango da, 12:00etatik 12:20ra. Aurtengo kanpainaren helburua da Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta inplikatzea, Alzheimerra duten pertsonei eta haien familiei laguntza humanoa, hurbila eta etengabea ematearen garrantzian azpimarra jarriz.
2025/09/17
KulturaGoizane Álvarez: "Ondarea identitatea, memoria eta etorkizuna da, eta guztiontzat irisgarria izatea nahi dugu".
2025/09/18
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak aurrera egiten du Gipuzkoako hondartzetan: gaikako bilketa handiagoa, ingurumen-intzidentzia txikiagoa eta herritarrak gero eta kontzientziatuagoak.
2025/09/18
IngurumenaZinemaldiaren 73. edizioan, 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri estreinatu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eman du, eta material birziklatu eta birziklagarriekin egin da osorik.
2025/09/16
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/09/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez: “Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute. Inguru horretako ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen aldeko gure apustua irmoa da, eta horrekin jarraituko dugu pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen. Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea".
2025/09/19
Ekonomia SustapenaProgramaren lehen edizioa 2025eko irailaren 30ean hasiko da, eta helburu du nazioarteko bokazioa duten adimen artifizialeko oinarri zientifiko-teknologikoko startupak bultzatzea. CDL-Donostia San Sebastián AI for Startups 2025 programak mentoretza estrategikoa, sare globaletarako sarbidea eta ikerketak enpresa-proiektu eskalagarri bihurtzeko laguntza egituratua eskainiko ditu.
2025/09/17
IngurumenaAurten, tailerrak Luberri BHIn (Donostia) eta Arrasate BHIn (Arrasate) egingo dira, bizikletaren kultura lurraldeko geletara eramateko apustua sendotuz.
2025/09/08
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak udako ikastaro bat ireki du "Generoa eta hirigintza" izenpean. Ikastaro horretan, diskurtso eta jarrera totalitarioei aurre egiteko deia egin du, hausnarketarako guneak sustatuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko bizikidetza-espazioak eraikitzen lagunduko duten politikak bultzatuz.
2025/09/09
KulturaLaguntza-lerro horrek 14.000 euroko aurrekontua du, eta Aldundiko Kultura Departamentuak bultzatutako 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da.
2025/09/05
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gipuzkoarrok ikur ditugun lankidetza eta komunitate balioei eusteko beharra plazaratu du EHUren Uda Ikastaroetan, “populismoari eta autoritarismoari” aurre egiteko garaian. Nazioarteko erreferentziazko adituek beren gogoetak partekatu dituzte, desafekzioari, polarizazioari eta populismoari aurre egiteko premiari buruz.
2025/09/17
GobernantzaAitorpen ekitaldia abenduan egingo da, eta omenaldi hunkigarria eta berezia izango da, sortzaile eta irakasle urnietarraren familia eta ingurukoekin elkarlanean antolatua
2025/09/16
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Irungo alkate Cristina Labordak lan bilera egin dute hiriaren erronkak aztertzeko eta, ondoren, foru diputatuek euren asteroko bilera ofiziala egin dute Gordailuan.
2025/09/10
KirolakDeialdiak 30.000 euroko zuzkidura du guztira, eta Gipuzkoako 30 kirolari gazte izango dira onuradun.
2025/09/12
Ogasuna2025eko lehen zortzi hilabeteetan 501 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta
2025/09/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/09/13
Diputatu NagusiaEstreinaldiak harrera bikaina izan ondoren, Aldundiak bisita gidatu dramatizatu gehiago eskaintzea aurreikusten du, abenduaren 20an hurrengo bat, Gipuzkoako milurtekoaren ospakizunaren parte gisa
2025/09/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarraitasun Departamentuak ezinbesteko eztabaida ireki nahi du: nola eraldatu ekotantsietatea eta beldur klimatikoa konpromiso eta ekintza positibo.
2025/09/05
IngurumenaHitzarmenak aukera emango du prebentzio-estrategien eraginkortasuna ebaluatzeko eta lurraldean elikagai-hondakinak kudeatzeko eredua hobetzeko. Aldundiak 10.000 euro bideratuko ditu hitzarmen horretara.
2025/09/08
Gizarte PolitikaGaur egun, Gipuzkoako 85 haur eta nerabek dute harrera-familia beharra. Guztira, Foru Aldundiak 885 adingabe ditu tutoretzapean; horietatik 556 zentroetan bizi dira eta 329 harrera-familietan daude jada. "Komunitate solidario eta arduratsua gara, pertsona ahulenak babesteko antolatzen dena; haurren ongizatea bermatzea da gure lehentasuna", dio Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak.