Breadcrumb

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

Category Facet

DGN.filtros

Category Facet

Search Results

10
Gipuzkoako enpresen salmentak % 0,5 hazi dira urtarriletik irailera

2024/11/05

Gobernantza

Foru Ogasunaren txostenak enpleguaren portaera ona ere berretsi du, % 1,8ko igoerarekin urteko metatuan

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek Beterri-Buruntza bisitatzen amaitu du eskualdeekiko bisita turistikoen erronda

2024/10/31

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Buruntzaldea bisitatu du, bertako erakargarri turistiko batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrela amaitu da joan den urteko idazkenean hasitako bisita-txanda. Gainera, inguruko alkate eta arduradun turistikoekin bildu da, eta haiekin partekatu du departamentuak bultzatzen ari den estrategia turistikoa. Estrategia horren helburua jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea da, industria horrek sortzen duen aberastasuna modu bidezkoagoan bana dadin lurralde osoan.

Kirol Departamentuak eta Lasarte-Oriak hitzarmen bat sinatu dute Michelingo kirolgunea handitzeko

2024/10/31

Kirolak

2023-2025 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan, foru erakundeak 1,2 milioi euro eman ditu udal kiroldegi berri bat eraikitzeko.

Kirol Departamentuak Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren krisia desblokeatu du eta hauteskundeak deitu ditu klubei lidergoa itzultzeko

2024/10/08

Kirolak

Alternatibak aztertu ondoren, bi erakundeek erabaki dute Aldundiak batzorde betearazlea ordezkatzea, Federazioaren eginkizun guztiak bere gain hartuta. Bestela, urtero lurraldean egiten diren ehun bat lasterketen % 82 federazioaren babesik gabe geratuko lirateke.

Azahara Domínguez diputatuak Zumarraga, Ordizia eta Beasaingo alkateak bildu ditu Lurraldebusek Goierri eta Donostia egunero lotuko dituen zerbitzu berriaren berri emateko

2024/11/05

Mugikortasuna

Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako aurrekontuak onartuz gero, udaberrian martxan jarriko den zerbitzu honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Orduoro egongo da zerbitzua astelehenetik ostiralera 6: 00etatik 21:00etara, eta bi ordutik behin larunbat eta igandeetan 8: 00etatik 22:00etara.

2024/10/31

Lurralde Oreka

Gipuzkoan ardi- eta behi-azienda buruen txertaketa sustatuko du foru erakundeak, atzo Oiartzungo ustiategi batean foku bat deklaratu ondoren

Kirol Departamentuak eta Lasarte-Oriak hitzarmen bat sinatu dute Michelingo kirolgunea handitzeko

2024/10/31

Kirolak

2023-2025 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan, foru erakundeak 1,2 milioi euro eman ditu udal kiroldegi berri bat eraikitzeko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak #HainEnbaxadoreak kanpaina turistikoa aurkeztu du

2024/06/19

Turismoa

Kanpaina turistiko hau Gipuzkoako turismo-gida berriak barne hartzen dituen zazpi plan pertsonalizatuak babesteko eta bultzatzeko diseinatuta dago. Horretarako, zazpi instagramerrek irailera arte euren sare sozialetan eta Gipuzkoa Turismoko Instagrameko kontuan hainbat proposamen argitaratuko dituzte bisitariek eta gipuzkoarrek uda honetan egin ahal izateko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Geoparkeko bira" baliabide turistiko berria aurkeztu dute

2024/06/17

Turismoa

54 kilometroko ibilbide zirkular bat da, hiru etapatan banatua, eta Unescoren Munduko Geoparkea ezagutzeko aukera ematen du, itsaslabarrak, ibar-mendiak eta interes handiko herriak ezkutatzen dituzten bidezidorretan barrena. Etapa guztiak irisgarriak dira, garraio publikoarekin eta hedapen logistiko eta ostatu egokiekin.

Oraingoz, hamaika kirolari gipuzkoarrek lortu dute Parisko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan parte hartzeko txartela

2024/06/21

Kirolak

Inaugurazio ospakizunerako hilabete eta erdi falta dela, Gipuzkoako kirolari kopurua gora doa