Zer da uraren kalitatea kontrolatzeko estazio bat ?

Uraren kalitatea kontrolatzeko estazio iraunkor bat uraren kalitatea islatzen duten funtsezko zenbait parametro modu jarraituan neurtzen dituzten sentsorez eta ekipoez osatzen da. Parametro horiek tenperatura, disolbatutako oxigenoa, disolbatutako gatzak, pH, uhertasuna, nutrienteak, materia organikoa eta abar dira.

Uraren kalitatea kontrolatzeko estazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak uren kalitatea kontrolatzeko 14 estazio ditu, ibaien eta ibaiadar nagusien artean banatuta. Estazio horietan, parametro horiek erregistratu eta 10 minutuero transmititzen dira gure zentralera, eta handik, teknologia berriei esker, denbora errealean kontsulta daitezke sarerako sarbidea duen edozein tokitatik.