Urumearen arroa

Urumearen arroko irudia

Urumea ibaia Nafarroako Bortzirietako mendigune paleozoikoko mendietan jaiotzen da. Arroak bi zati oso desberdin ditu: goiko aldea, egoera onean eta ia okupaziorik gabe; eta Hernanin hasten denetik Donostian itsasoratzen den arte oso aldatuta dagoen zatia. Urumearen behealdeak ibar oso garatua du, lur-zati lauak eta kalitate handikoak oso ugariak dira eta, beraz, hiri eta industri kokaguneak garatzeko oso egokiak dira. Dagoen populazioak, 210.000 biztanle baino gehiago, arro hau Gipuzkoako beteena izatea eragiten du.

Urumearen arroko kalitatearen irudia

Gaur egun, saneamendu eta arazketa lan orokorrak amaituta, Urumea ibaiak kalitate handiko ura darama bere luzera osoan.

Bost espeziek osatzen dute ibaiko arrain-hazkuntzaren komunitatea: izokina, amuarraina, ezkailua, mazkarra eta aingira. Nabarmendu behar da atlantikoko izokina bertan dela. Izan ere, espezie hau XX. mendearen erdialdean desagertu zen arrotik, baina 1987. urtean Izokinaren Berriro Sartzearen Plana abiarazi zen, eta, horren ondorioz, gaur egun espezie horrek populazio egonkorra du arroan.

Urumearen arroko hidrologia irudia

Lurraldean dagoen gehieneko prezipitazioarekin, urteko 2169 mm, emariak ere oso handiak dira, babes besteko 46,9 l/s/km2-ko emari espezifikoarekin, horrek urteko 413 hm3-ko batez besteko ekarpena ematen digu.

Batez besteko tenperatura 13º C-koa da eta lurrunketaren balioa urteko 882 mm-koa atera dugu, lurralde historiko osoko baliorik handiena. Ekarpenen urtaroetako eta urtetik urterako aldakortasuna ez da beste arroetan bezain handia, litologia, lurzoru eta landaretzaren ezaugarriak direla eta, arroak erregulazio natural oso handia du, eta bestetik, plubiometria altua da urtez urte.