TALLER EN DANTZAGUNEA: "Shared Levitation partnering" el 5 y 6 de noviembre (Haatik Landu)

Bikote bakoitza komunikatzeko modu berezi bat da, material koreografikoaren bariazioak eta bakarkako irtenbideak bilatzeko elkarketa. Horrekin batera, rol aldaketa etengabeak landuko dira, parte hartzaile bakoitzak aukera bakoitza esperimentatzeko aukera izan dezan. Tras la sesión del 5 de noviembre, realizarán una muestra abierta al público.

Foto de 
 TALLER EN DANTZAGUNEA: "Shared Levitation partnering" el 5 y 6 de noviembre (Haatik Landu)
  • Fechas: 5 y 6 de noviembre
  • Horario: 10:00 – 14:00
  • Lugar: Gipuzkoako Dantzagunea (sala grande)
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artistei zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa
  • Imparten: Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerra

Muestra abierta el 5 de noviembre, a las 14:00

Tras la sesión del sábado se realizará una muestra abierta al público.


 

 

Ikastaroko lan-metodoa

Klasea gure kontzientzia bideak irekiz eta gure bikotearekin manipulazio ariketak eta pisu eta egitura ikerketa eta frogak egiten hasten da. Fase honetan arreta berezia jarriko diogu gorputz guztia ariketan jartzeari, geure gorputz-adarren bakartutako lanera mugatu gabe. Lehen atal honetan, jolasak geure alderdirik instintibo eta primitiboena esnatzen laguntzen du, arnasketa fluxu natural elkarbanatu batekin konektatuz.

Bikote bakoitza komunikatzeko modu berezi bat bilatzera motibatzen dugu, baita material koreografikoaren bariazioak eta bakarkako irtenbideak bilatzera. 

Geure klasearen beste alderdi garrantzitsu bat, rol aldaketa etengabea da (oinarria eta hegalaria, gidaria eta jarraitzailea), parte hartzaile bakoitzak aukera bakoitza esperimentatzeko aukera izan dezan. 

Shared Levitation

Shared Levitation Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak sortutako dantza garaikideko eta partneringeko formakuntza eta ekintza plataforma da. Dantza akrobatikoan, salsan, arte martzialetan eta kontakt-inprobisazioan oinarritutako printzipioen nahasketa batean inspiratzen da Shared Levitation Partnering.  Marion eta Alanek  Europa, AEB, Asia eta Latinoamerikan eman ohi dituzte ikastaroak.