Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 2019ko Kirolgala aurkeztuko da, 2019ko kirolari onenak omentzeko

2019ko Kirolgala aurkeztuko da, 2019ko kirolari onenak omentzeko

Markel Irizar txirrindulari oñatiarra, berriki kirol profesioanala utzi duena 15 urteren ondoren, izango da abenduaren 4an, 19:00etan, Tabakaleran egingo den Kirolgalako protagonistetako bat.

2019/11/18

Kultura eta Kirol diputatuak "Gipuzkoako kirolaren potentzial izugarria" nabarmendu du, "duen arrakastengatik eta transmititzen dituen balioengatik harrotasun iturri baita. Balio horiek dira konpromisoa, ahalegina, kide izatearen sentimendua eta berdintasuna. Berdintasuna beste ezeren gainetik, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta pertsona guztientzako kirolerako sarbidean berdintasuna, pertsona horien gaitasun fisikoak edozein direla ere".

Kirolgala Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak antolatzen du, urteko kirolari gipuzkoar aipagarrienak saritzeko.  Saridunak bozketa bidez erabakiko dira

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kirolak/gipuzkoa-kirolak-saria-2019

webgunean.  Botoa eman ahal izateko epea zabalik dago jada, eta azaroaren 25era arte izango da botoa emateko aukera.  Hauek dira hautagaiak:

  • ATLETISMOA Iraitz Arrozpide – 50 kilometroko munduko txapelduna
  • SASKIBALOIA: Dario Brizuela – Endesa Ligako jokalari onenetako bat joan den denboraldian
  • ESKUBALOIA: Bera Bera – Erreginaren Kopako talde txapelduna
  • BOXEOA: Sebastian "Latigo" Perez – Oilar pisuko Espainiako eta Europako txapelduna
  • EHIZA: COMPAK Sportingeko 2019ko Espainiako Junior txapelduna, 2019ko ehiza ibilbideetako Espainiako Junior txapelduna eta 2019ko ehiza ibilbideetako taldeen Munduko Junior Txapelketako 2.a.
  • TXIRRINDULARITZA:
    • Ane Santesteban – Giroan eta Espainiako txapelketan parte hartzeagatik.
    • Ion Iturria – Vueltako etapa bateko irabazlea.
    •  Ion Areitio – Trialsineko munduko brontzezko domina.
  • KIROL EGOKITUA: Iñigo Llopis –- paralinpikoa 2016an, Europako errekorra bi aldiz eta Espainiako 8 errekor.
  • NEGUKO KIROLAK:
    • Txuriberri kluba, curling mistoko taldea – Zilarrezko domina Kelonwan (Kanada) egindako Curlingeko mistoetako munduko txapelketan, 18/19an
    • Txuri izotz taldea, gizonezkoak – Ligako txapelduna hirugarrenez
    • Lucas Egibar– Olinpikoa Sotxin eta 2014-2015eko munduko kopako txapelduna.
  •  FUTBOLA:
    • Real Sociedad emakumezkoak – Erreginaren Kopako txapelduna, emakumezkoen futbolari balioa emanez.
    • FUTBOLA: Mariasun Quiñones, Nahikari García eta Irene Paredes – Espainiako selekzioko kideak.
    • Mikel Oyarzabal – 21 urtez azpiko Europako txapelduna eta Espainiako selekzio absolutuko kide bakarra.
  • GOLFA: Maria Villanueva Aperribay – Emakumezkoen Espainiako txapelduna 2019an, 40 onenen artean sailkatuta Portugalgo Nazioartekoan.
  • GIMNASIA: CF Tolosa Lehen Mailako Taldea – Gimnasia erritmikoa – 2019 lehen maila: erreginaren Kopa, 2019ko faseko 1. postua eta 2. faseko 1. postua.
  •  
    • Mikel Lopetegi Gereka "Urra" – 2019ko harri txikiko jasoaldietako txapelduna.
    • Ibarra Sokatira emakumezkoen taldea – Sokatirako emakumezkoen talde bakarra (urteak daramatzate nesken talde bakarra izaten).
  • HOCKEYA: Realaren emakumezkoen taldea: Europako txapeldunordeak 2018an. 
  • JUDOA: Maria Lucia Carazas Huyanca – Espainiako Senior Txapelketako brontzezko domina; Espainiako Junior Txapelketako urrezko domina; Junior mailako Espainiako Kopako urrezko domina, Valentzia; Espainiako Junior mailako Espainiako Kopako urrezko domina, Extremadura; Espainiako Ranking Nazionaleko lehen sailkatua.
  • MENDIA:
    • Aloña Mendi Kirol Elkartea – Oñatiko Udalarekin batera mendizaletasuna, oro har, eta eskalada, bereziki, sustatzearen alde egin duen apustu irmoagatik.
    • Mikel Linazasoro – Eskaladako Overalleko Espainiako txapelduna.
  • IGERIKETA: Nahia Zudaire Borrezo – Igeriketa egokituan, S8, SB7 eta SM8 bezala sailkatuta dago. Orain arte Euskal Herriko eta Espainiako txapelketak lehiatu ditu, eta profesional mailan lehen pausoak ematen hasi da.
  • PILOTA:
    • Beñat Rezusta – Buruz buruko txapelduna.
    • Iker Irribarria – Buruz buruko txapelduna. 
  • PIRAGUISMOA:
    • Irati Osa – Brontzezko domina Munduko Maratoi Txapelketan.
    • Iñigo Peña – K2ko munduko txapeldunordea.
    • Ander Elosegui – Munduko Surf-kayak txapelketan, 3 urre, 2 zilar eta 2 brontze.
  • ERRUGBIA:  Amaia Erbina – Rugby 7ko eta 15eko jokalaria Bera Bera RT eta Espainiako selekzioan.  3. postua 18 urte azpikoen Europako Txapelketan 2018. Europako txapeldunordea 7ko errugbian. Internazional absolutua 7ko errugbian.
  • Arraunketa: Orioko emakumezkoen trainerua – Euskotren Ligako, Kontxako Banderako eta Gipuzkoako traineru txapelketako irabazleak.
  • SOFTBOLA: Atletico San Sebastian – Sofboleko Europako txapeldunak.
  • SURFA:
    • Aitor Francesena – Surf Egokituko Europako txapelduna.
    • Nadia Erastorbe – Olinpikoa izango da 2020an, munduko top 15.
  • TRIATLOIA: Gonzalo Fuentes – Hirugarrena Europako distantzia ertaineko Duatloi txapelketan. Espainiako txapelduna ANB Triatloi Team taldearekin.

Gipuzkoako kirol elkarteen urteurren ezberdinak zoriontzeko unea ere izango da.  Hau da zerrenda: 

  • 50 urte, Hondarribia Arraun
  • 50 urte, Goierri KE Saskibaloia (Urretxu)
  • 75 urte, CD Zarautz
  • 75 urte, Lagun Onak Futbol Taldea
  • 75 urte, Mutriku FT
  • 100 urte, Club Ciclista Irunés
  • 100 urte Behobia SS (100 urte lehen ediziotik)

Goizane Alvarez Kiroletako foru zuzendariak nabarmendu du handia dela aurten emakume kirolarien kopurua. "Egunetik egunera gehiago dira kirola egiten duten emakumeak, eta asko dira gorenera iristen direnak. Gure helburua da kirolean sartzeko orduan eta zaletasun edo lanbide gisa kirol-jarduera bat mantentzen jarraitzeko orduan aukera-berdintasuna erabatekoa izatea, baina horretaz gain,  gure konpromisoa da emakume kirolariek orain dutena baino askoz ikusgarritasun handiagoa izatea. Ez dugu etsiko, egoera bidegabe hau gainditu nahi dugu, eta horretarako bitartekoak jarriko ditugu", esan du.

Galara joan nahi duten kirolari gipuzkoarrek kirolagala@gipuzkoa.eus helbide elektronikoaren bidez eskatu ahal izango dute gonbidapena.

 

  

1393