Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Euskararen panoraman erreferentzia bilakatu nahi du Euspot-ek bere bosgarren edizioan

Euskararen panoraman erreferentzia bilakatu nahi du Euspot-ek bere bosgarren edizioan

Aurtengo lehiaketan, Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko dira, beti ere euskarazko sormena bultzatuz.

Foto Euskararen panoraman...

Euspot 2016ko edizioa aurkeztu dute gaur Foru Aldundian. Bertan izan dira, besteak beste, Mikel Iritzar (Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria), Goio Arana (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkaria), Unai Elkoro (Aretxabaletako alkatea), eta Gorka Etxabe (Arteman Komunikazioko ordezkaria). Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuko du Euspot lehiaketa. Babes horri esker, bosgarren edizioak Gipuzkoa osora hedatzeko jauzia berme handiagoz egin nahi du. 

2015eko lehiaketa arrakastatsua izan zen. Guztira 35 lan aurkeztu ziren, Euskal Herri osoko autoreek eginak, eta aurkeztutako lanen artean, 16-18 urte bitarteko nerabe eta gazteek eginiko 13 lan jaso zituen epai-mahaiak. Aurtengo edizioaren helburua da, spot lehiaketa finkatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea, eta bide hori indartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Arteman Komunikazioa enpresarekin. Asmoa da gazteen sormena bultzatzea, ilusioak piztuz. Lehiaketa irekia da, edozeinek har dezake parte; bertakoek, bailarakoek zein Euskal Herri osokoek, eta hala nahi izanez gero baldintzak betetzen dituen gure mugez haratagoko edozeinek.

 

  

684