Jasangarritasuna
Departamentua
Jasangarritasun departamentuaren helburua da sektore guztietan zeharkako politikak bultzatzea eraldaketa ekologikoa, digitala eta demografikoa bizkortzeko, jasangarritasunaren hiru osagaien orekatik abiatuta: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.
Ekonomia berderantz aurrera egitea da Jasangarritasun departamentuak ezarri digun betebehar etikoa eta elkartasunezkoa. Ez bakarrik planetaren etorkizuna babesteko, baita etorkizunerako, hazkunderako eta enplegurako aukera ekonomiko gisa ere. Horretarako, jardunbide egokiak, sinergiak eta enpresen eta erakundeen arteko lankidetza bilatuko ditugu etengabe. Gizarteko sektore guztiekin elkarlanean arituko gara jasangarritasun-politikak ezartzeko eta gure eredu sozioekonomikoa eraldatzeko. Ekonomia zirkularrago eta ez hain kutsagarri baterantz aurrera egin behar dugu, energia berriztagarrien aldeko apustua egin, gure herritarren bizi-kalitatea lehenetsi eta betiere desberdintasun sozialak minimizatzearen alde egin. Horrela bakarrik egingo dugu aurrera gizarte zuzenago, demokratikoago eta iraunkorrago baterantz.
Aurrekontu partida
Jasangarritasuna, 2026an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
56.947.695,62 €
Exekutatua
% 50,06

José Ignacio Asensio
Jasangarritasuneko Diputatua
1966an jaio nintzen. Tolosarra eta euskalduna naiz. Ekonomia Zientziak eta Enpresaritza ikasketak egin nituen, eta master bat daukat enpresa eta finantza publikoen kudeaketan. Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, Eusko Trenbideetako zuzendari nagusi izan nintzen. Orobat, irakasle izan naiz Zaragozako Unibertsitatean, baina lan esperientzia ia osoa enpresa pribatuan izan dut. 2011tik zinegotzia naiz Tolosan Alderdi Sozialistarekin. Jarduera horrek aukera ematen dit nire herriaren egunerakoarekin harremana izateko. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatua naiz.

Zuzendaritzak
Mónica Pedreira
Trantsizio Ekologikoko zuzendaria
Klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta jasangarritasun energetikoaren arloko foru-politikaren proposamena eta exekuzioa gidatzen duen arloa.
Harremanetarako:
Harremanetarako:
Gloria Vazquez
Ingurumen Administrazioko zuzendaria
Ingurumena babesten duen arloa, lurraldean erabilerak eta jarduerak ezartzeko indarrean dagoen arau-esparrua aplikatuz eta ingurumena hobetzeko borondatezko tresnak bultzatuz.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Ernesto Martínez de Cabredo
Obra Hidraulikoetako zuzendaria
Hondakin-uren saneamendu-sarea eta edateko uraren hornidura osatzeko, ur-emaria neurtzeko estazioak berritzeko eta modernizatzeko eta uretako ekosistemen morfologia eta ingurumena berreskuratzeko eremua.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea

2026/11/13
Muturreko fenomeno klimatikoen eragin ekonomikoa 58 milioi eurora iritsi da Gipuzkoan
Naturklimaren Klima Aldaketarekiko Zaurgarritasunari buruzko VII. Txostenaren arabera, uholdeek, itsas enbatek eta denboraleek 47,37 milioi euroko kalte-ordainak eragin zituzten 2014tik 2024ra bitartean, eta zeharkako eragin ekonomikoek beste 10,58 milioi euroko kostua izan zuten.

2026/10/21
Interreg Atlantic Area programak kofinantzatzen du proiektua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez, eta soluzio teknologikoak, ekonomia zirkular urdineko ekimenak eta Gipuzkoan berrikuntzaren eta lankidetzaren ekosistema indartzeko aliantza berriak sustatu ditu.

2026/10/15
Naturklimak adituak bildu ditu energia garbiagoa eta bidezkoagoa bultzatzeko
Energia Jardunaldiak 2026ko edizioak Naturkliman bildu ditu adituak eta erakundeak etxebizitzaren, industriaren, lehen sektorearen eta mugikortasunaren arloan deskarbonizatzeko irtenbideak jorratzeko
