Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Gipuzkoan Gazte Tour Hondarribia: SKUBI + HILARIO + DEPOL

2023/12/02 19:30 - 23:00

Eibar, Ordizia, Andoain eta Tolosako udalerrietan udaberrian izandako arrakastaren ondoren, Gipuzkoan Gazte Tour (GGT) indar handiz itzuli da udazken honetan. Arrasaten izango da lehen saioa, irailaren 30ean, Monterron parkean (euria eginez gero, Amaia Antzokian eta Biteri plazan), 19:30etik aurrera. Gipuzkoan Gazte Tour hartuko duen hurrengo herria Zarautz izango da, urriaren 7an, Munoa plazan (Gaztelekuan euria egiten badu), 19:30etan. Jarraian, Zumarragan egingo da urriaren 21ean, Zumarragako Izazpi estalkian, 19:00etatik aurrera. Azaroaren 4an Errenteriaren txanda da, Lekueno Fabrikan, 19:30ean, eta GGTk Hondarribian itxiko du edizio berri hau, abenduaren 2an, 19:30ean, Itsas Etxea auditoriumean.

Google Calendar-era gehitu

Musika

Jaialdia

Kultura

Turismoa

Hondarribia


Informazio gehiago