“Gipuzkoa jauzia egiten ari da anbizioan eta horri eutsiko diogu: komunitatearen kohesioa indartuz eta aukerak eskaintzen dituen lurralde gisa finkatuz”
Munduan “ziurgabetasuna” hedatzen ari den honetan, Eider Mendoza diputatu nagusiak “elkarlanera” eta “akordioak lortzera” dei egin die oposizioko batzarkide taldeei, BNetako Politika Orokorreko bilkuran. Etorkizuneko zaintza beharrei begira, ekipamendu berrietarako inbertsioak gauzatzeko sozietate publiko berria sortuko duela iragarri du diputatu nagusiak, “gaurko eta biharko gipuzkoarren ongizate integrala bermatzeko”. Ukrainako inbasioaren eta Gazako genozidioaren biktimak izan ditu gogoan Mendozak eta sarraskia eteteko eskatu dio Israelgo gobernuari.
