Kultura Bonua 2024: 8.667 bonu, kultura Gipuzkoa osora hurbiltzeko
8.667 bonu eskuragarri 71 establezimendutan, Gabonetan kultura oparitzeko eta kulturaz gozatzeko.
8.667 bonu eskuragarri 71 establezimendutan, Gabonetan kultura oparitzeko eta kulturaz gozatzeko.
· Bakardadearen aurkako Nazioarteko Foroak Hariak ekimenaren berrikuntza eta lankidetza nabarmendu zituen, errealitate sozial honen aurkako borrokaren funtsezko eredu gisa. · Hariak ekimenak lau agertoki estrategiko bultzatzen ditu bakardadeari heltzeko: lankidetza sareak, berrikuntza, elkarrizketa publikoa eta ezagutza zientifikoa.
Urriko datuak oso positiboak izan dira barne salmentetan (+% 4,5) eta esportazioetan (+% 7,8). Salmentak, guztira, % 5,7 igo dira, 2023ko hilabete berarekin alderatuta. Gipuzkoako lan merkatua indartsu dago, eta hazten jarraitzen du.
Guztira 20 pertsona eta erakunde turistikok aurkeztu dituzte beren hautagaitzak HAIN Gipuzkoa sarien lehen edizio honetarako. Sari horiek lurraldean egin diren jardunbide egokiak eta kalitatezko helmuga turistiko jasangarri gisa posizionatzen jarraitzen laguntzen diguten ekimenak aitortzen dituzte.
Urte luzez Joxe Miel Barandiaranen bizitokia izandakoan elkartu dira foru diputatuak. “Euskararen desafio zahar eta berriei elkarlanean ekiteko garaia da, elkar hartuz eta berrituz, aurrekoek egin zuten moduan” adierazi dute, Euskararen Nazioarteko Eguna 75. aldiz ospatzen dugun honetan
Gipuzkoako unibertsitateetako (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Tecnun) 155 ikaslek, irakaslek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek parte hartu dute lehiaketan.
Joan den larunbatean Pasaian izandako hilketa matxistaren aurrean eta emakume baten bizitzarekin amaitzeagatik gizon bat atxilotu eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, Ezohiko Kontseiluan bilduta, krimen matxista horren gaitzespenik handiena adierazi nahi du, baita bere minik sakonena eta gertukoekiko elkartasuna eta hurbiltasuna ere.
José Ignacio Asensio eta Azahara Domínguez Jarri Prest Zure Bizikleta MUGIrekin ekintzako irabazleekin egon dira. Europako Mugikortasunaren Astearen barruan bosgarren urtez jarraian abiarazitako ekimen honek, bi bizikleta banatu ditu eta gainera, beste 60 pertsona saritu ditu, MUGI txartelean 20 euroko birkargak eginez, baita 50 euroko 2 bonu ere, aurtengo edizioan atxikitako denda bakoitzean bizikleta-materiala erosteko.
Lau jardunalditan zehar, hainbat gai jorratu dira, hala nola hiri-irudia fatxadetan zehar, kasu historikoak, San Bartolome eta baserria unitate espazial gisa. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ekimen hori babesten jarraituko du 2025ean.
Diputatuak Altzon egindako jardunaldi batean bildu du sektorea. Bertan, lurraldeko turismo-industriaren egoerari eta datozen hilabeteetan aurre egin beharreko erronkei buruz hitz egin du. Gainera, turismo-industria osatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan jarraitzeko konpromisoa hartu du, Gipuzkoak erreferentziazko helmuga turistiko iraunkorra izaten jarrai dezan.