Euskadin klima-aldaketara egokitzeko lehen lurralde- eta udal-plana onartu du Jasangarritasun Departamentuak
Programak 23 neurri jasotzen ditu, osasuna, landa-ingurunea eta natura-ondarea babesteko egutegiarekin eta aurrekontuarekin.
Programak 23 neurri jasotzen ditu, osasuna, landa-ingurunea eta natura-ondarea babesteko egutegiarekin eta aurrekontuarekin.
650 profesional baino gehiagok parte hartu dute kongresuan, non adimen artifizialak, nazioartekotzeak, barne-ekintzailetzak eta partaidetzazko kudeaketa-eredu berriek enpresen lehiakortasuna nola sustatu dezaketen aztertu den. Eider Mendozak enpresa txiki eta ertainak “berrikuntzaren trenera igotzera” animatu ditu, lehiakortasunean aurrera egin dezaten.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek lasaitasun-mezua helarazi diote kontsumitzaileari, eta arrautzak edo oilaskoa bezalako produktuen kontsumoak giza osasunean eraginik ez duela gogorarazi dute; izan ere, kontrol- eta prebentzio-protokolo zorrotzak aplikatzen ari dira ustiategi guztietan.
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, hilak 17, udalerrian espedizio gehiago izango dira, eta, beraz, Aiatik Oriora autobusez iristea "errazagoa eta erosoagoa" izango da.