Kursaalen egin da Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak antolatutako jardunbide egokien jardunaldia
· Jardunaldiak balioan jarri ditu pertsonek egoitzetan egiten duten ibilbidearen etapak irudikatzen dituzten lau praktika on.
· Jardunaldiak balioan jarri ditu pertsonek egoitzetan egiten duten ibilbidearen etapak irudikatzen dituzten lau praktika on.
Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Jasangarritasun Gela ingurumen-zuzenbidearen arloko truke- eta prestakuntza-foro gisa aurkeztu da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Larunbat honetan, 21 herritako ehun taberna eta jatetxek baino gehiagok pintxo herrikoi hau eskainiko dute euro bateko prezioan. Gilda Kofradiaren eta Pintxoaren arabera, ostalaritzaren parte-hartze handiena duen Gipuzkoako ekitaldi gastronomikoa da.
• Irune Berasaluze foru bozeramaileak “erabateko penaz” hartu du ezker abertzalea, herritarren ongizatean onura duten adostasuna bilatu baino, beste alderdiei betoak jartzen aritzea. • Datorren urteko partidetan ia 30 milioiko hobekuntzak proposatu dizkio foru gobernuak EH Bilduri, 2025erako Nafarroan lortutakoaren bikoitza eta Araban lortutakoaren hirukoitza.
Lurraldeko sari garrantzitsuena emateko ekitaldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak "urrats ausartak" egiten jarraitzearen alde egin du, enpresa proiektu berriak "sortu eta erakarri" ahal izateko, eta, horrela, "etorkizuneko sektoreak garatzeko eta Gipuzkoako industriaren dinamismoa indartzeko".
Etxeetan instalatutako teknologia berritzaileen bidez, Oarsoaldean dagoeneko ezartzen ari den ekimenaren helburua fase honetan betiOn telelaguntza-zerbitzuaren 245 erabiltzaileen bizi-kalitatea, autonomia eta segurtasuna hobetzea da.
• Gipuzkoako Foru Aldundia Quality Innovation Award (QIA) sariaren nazioarteko finalista izan da eta estatu mailan irabazle izendatu dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileagatik. • Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren galan izan da errekonozimendua, eta adinekoen arreta hobetzeko tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena azpimarratu da bertan.
Aldundiak 58 milioi euro gehiago bildu ditu urrira arte, 2023ko aldi beraren aldean