Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Azpiegiturak
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Aldundia eta Jaurlaritzaren arteko elkarlana

Diputatu nagusia eta Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburuak baterako ekintzak sustatuko dituzte kaltetuen dauden sektore eta eremuetan

Futbol zelai baten luzera duen inoizko garraio handienak zeharkatuko ditu Gipuzkoako errepideak

2016/11/13

Azpiegiturak

Ia ehun metroko luzera duen ezohiko garraio honek muturreko eguraldia jasango duen haize-sorgailu baten pieza darama Pasaiako portutik Zangotzara eta hiru egun beharko ditu gure lurraldea zeharkatzeko.

20 milioitik gorako irabaziekin itxiko ditu Bidegik 2016ko kontuak

2016/11/10

Azpiegiturak

Aintzane Oiarbide: “Datu on horiek agerian uzten dute aurreko legealdian Bilduren gobernuak eginiko aurreikuspen katastrofistak faltsuak zirela”

Gipuzkoa prest dago 2016-2017 Neguko Bidezaintza Plana aktibatzeko

2016/11/08

Azpiegiturak

Aurtengo kanpainak hainbat berritasun izango ditu, hala nola eskualdekako aurreikuspen meteorologikorako sistema bat edo gatza ontziz aldatzeko errendimendu handiko ekipo bat

“Gipuzkoako errepide sarea                                            lurraldeko orekaren adierazgarri da”

2016/10/21

Azpiegiturak

Gidariek oso ondo baloratzen dute Gipuzkoako errepide sarea eta ahulgune batzuk egon arren, Aldundia lanean ari da horiek konpontzeko

Txosten berriak erakusten du Bilduk datuak manipulatu zituela helburu politikoekin

2016/10/05

Azpiegiturak

Basagoitiko kereilaren berrikuspen txostenak berresten du akusazioak ez duela inolako oinarri teknikorik

Bidesarien proiektu honekin orain lau urtetik zetorren arazoa desblokeatzea lortuko dugu

2016/09/25

Azpiegiturak

Orain arte gipuzkoarrok bakarrik ordaindu dugu kostu osoa, baina bidesari berriarekin, Gipuzkoa zeharkatzen duen eta bertakoak ez den trafiko astunaren % 60 horrek ere ordainduko du.

Ordiziako San Bartolome auzoko trafikoak berrantolatuko dituen proiektua onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2016/09/05

Azpiegiturak

N-1etik San Bartolome ingurura dagoen sarrera-irteera eta Eroski kokatuta dagoen ingurunea egokituko dira. Urtea amaitzerako, pantaila akustikoak jarriko ditu N-1ko 421,680 eta 421,820 puntu kilometrikoen artean

Zortzi ordainleku zabalduko ditu Frantziak itzulera operazioa errazteko

2016/08/16

Azpiegiturak

Mugako bi aldeetako ordezkariek izandako azken bileran ASFek Biriatouko ordainlekuan dauden hamar kabinetatik zortzi zabaltzeko konpromisoa hartu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mirafloreseko espaloia egin eta finantzatuko du Eibarren

2016/08/15

Azpiegiturak

Bide Azpiegitura departamentuak obra egitea erabaki du Eibarko auzo horretako bizilagunen irisgarritasun eta mugikortasun arazoei irtenbidea emateko

Urnietako biribilgune berriak inguruko segurtasuna hobetuko duela azpimarratu du Bide eta Azpiegitura diputatuak

2016/07/26

Azpiegiturak

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lanek 182.000 euroko aurrekontua izan dute eta 2 hilabetez luzatu dira

Deskargako errepidea eraikiko du Aldundiak, Gipuzkoako gaitasun handiko sarea osatzeko

Antzuola-Bergara amaituta, eskualde eta herritar guztiak konektatuta egongo dira Gipuzkoako Biribilgunearekin

"Bi aukera genituen N-1 errepidean: edo bidesaria jarri edo kamioien zirkulazioa debekatu"

2016/07/17

Azpiegiturak

Agintari jeltzaleak berretsi du ordainketa sistema "tokiko garraiolariei ahalik eta gutxien eragiteko" diseinatu dela

AT bidesari sistemak N-1eko trafikoa arindu eta kanpoko kamioilarien ekarpenarekin bere mantenua bermatuko du

2016/06/28

Azpiegiturak

Europako teknologia aurreratuena izango du sistema berriak eta garraio astunari bakarrik eragingo dio, inola ere ibilgailu arinei

Behin betiko irekiko dira AP-1 autobideko lau erreiak, Eskoriatzan

2016/06/09

Azpiegiturak

2015eko martxoaren 5ean gertatu zen lehen lerraduraz geroztik, itxita eduki ditu AP-1 autobideak zenbait errei (120 KP), eroritako mazela egonkortu ahal izateko

“Gure lurraldean apustuak egiten ari diren enpresei laguntzea eta bultzatzea Diputazioaren lehentasunetako bat da”

2016/06/02

Azpiegiturak

Aldundiak milioi bat euro bideratuko ditu Sorabilla-Aduna errepidea hobetu eta bidegorria zabaltzera

2015eko kontuek Bidegi zalantzan jarri ezin  den proiektua dela bermatzen dute

2016/05/15

Azpiegiturak

Sozietate publikoak kudeatzen dituen gaitasun handiko errepideetan, % 3,91 igo da zirkulazioa, 2014aren aldean.

Aldundiak gutxieneko zerbitzuak betetzea eskatzen du, mantenimenduko grebak irauten duen bitartean segurtasun arazoak saihesteko

2016/05/04

Azpiegiturak

Aintzane Oiarbide diputatuak berretsi du ez dituela aldi baterako enpresa batasunen kontratuak etengo, langile guztian kalean utzita. Indarrean dauden kontratuei baliabide ekonomiko gehiago emateko eskaerei dagokienez, Aldundia zorrotza da: "ez dugu prebarikatuko".

Arduraz jokatuko dugu eta segurtasuna lehenetsiko dugu Antzuola-Bergara zatia egiterakoan

2016/05/04

Azpiegiturak

Azterketa geotekniko sakona egin da proiektua idazterakoan eta arazo handiak azaleratu dira. Horrek, aurreikusita zegoen kostua baino handiagoa izango dela suposatuko du.

Aurrera doaz Irungo Bentas eta Olaberria lotzen dituen GI-3452 errepideko lanak

2016/04/20

Azpiegiturak

Lanek 255 mila euroko aurrekontua dute eta hiru hilabeteko exekuzio epea.