Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Aurreikusten da ezen, urtea ixtean, lurraldean 6.638 milioi euro bilduko direla. 2026rako % 5,3ko hazkundea espero da, 2025eko itxieraren aurreikuspenarekin alderatuta.
200 pertsona baino gehiago bildu dira gaur Ficoban, ZIURek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duten lurraldeko zibersegurtasun ekitaldirik handienaren bosgarren edizioan
2025/10/02
Diputatu NagusiaKomunitatea eta demokrazia: etorkizun ikuspegia Gipuzkoatik jardunaldia antolatu dute Donostian, hainbat adituren partaidetzarekin, Ipuskoa 1025-2025 milurtekoaren egitarauaren barnean. Diputatu nagusiak iragarri du Foru Aldundiak, hainbat alorretako eragile eta herritarrekin elkarlanean, komunitatea indartzeko estrategia integrala landuko duela.
2025/09/30
Diputatu NagusiaMunduan “ziurgabetasuna” hedatzen ari den honetan, Eider Mendoza diputatu nagusiak “elkarlanera” eta “akordioak lortzera” dei egin die oposizioko batzarkide taldeei, BNetako Politika Orokorreko bilkuran. Etorkizuneko zaintza beharrei begira, ekipamendu berrietarako inbertsioak gauzatzeko sozietate publiko berria sortuko duela iragarri du diputatu nagusiak, “gaurko eta biharko gipuzkoarren ongizate integrala bermatzeko”. Ukrainako inbasioaren eta Gazako genozidioaren biktimak izan ditu gogoan Mendozak eta sarraskia eteteko eskatu dio Israelgo gobernuari.