Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Eider Mendoza diputatu nagusiak lan bilera egin du gaur Kanadako ordezkaritza batekin; Kanadako lehen ministroaren Europarako ordezkari berezia, Stephane Dion, izan da kanadiar delegazioaren buru
Foru gobernuak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu du, “Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak gizarte politikako aurrekontua 600 milioi eurora arte indartzea aurreikusten du, gizarte azpiegitura berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta gizarteratzea, osasun mentala eta nahi ez den bakardadea bezalako errealitate sozialei erantzuteko. Sustapen Ekonomikoak 76 milioi izango ditu berrikuntza eta industria sektore emergenteak sustatzeko, eta ETEen lehiakortasuna ziurgabetasunetik babesteko.
Foru-sozietate berriak aukera emango du zainketen eta gizarte-babesaren arloan inbertsio estrategikoak egiteko, lankidetza publiko-sozialerako formulak bultzatuz, betiere lidergo publikoa bermatuz. Mendekotasuna duten adinekoen kopuruak %26 gora egitea aurreikusten da 2030era bitartean, eta ‘Gipuzkoa Zainduz’en helburua da errealitate horri erantzuna ematea. Egungo estaldura bermatzeko, lurraldeak gutxienez 757 egoitza-plaza berri sortzea aurreikusten du data hori baino lehen. Aldundiaren hasierako ekarpena 51 milioi eurokoa izango da, eta horri esker, eta sei sozietate misto eratzearekin batera, 100 milioi euro inguruko inbertsio osoa izango da 2025 eta 2029 bitartean. Epe motzean sozietate mistoak eratzeko lehen deialdiak egingo dira bizitegi-estaldura txikiena duten sei eskualdetan: Buruntzaldean, Debabarrenan, Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Garaian eta Urola Kostan.
2025/10/27
Diputatu NagusiaGaurtik deia egiten zaie 18 eta 30 urte arteko 3.000 gazte gipuzkoarri, etorkizuneko Gipuzkoa irudikatu eta eraikitzeko komunitate digitalera eta deliberazio-foroetara batzeko
Horixe da BIBE (Bizitza Berria eta Betea) proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez, eta gaur Lezon egin du itxiera-ekitaldia. Ekimen horren xedea zen Gipuzkoak ekarpen bat egitea bizitza-luzeraren eta bizitza betearen paradigma berriaren garapenari. Urtebetean, 1.000 pertsonak baino gehiagok gogoeta egin dute zahartzaroan zentzua eta esanahia duen bizitzari buruz, talde fokaletan, Lezoko BIBEtokian egindako dinamiketan edo galdetegien bidez.
2025/10/24
Diputatu NagusiaDiputatu nagusiak azpimarratu du garrantzitsua dela lan hauek koherente izatea Eusko Jaurlaritzak egindako alegazioetan jasotzen den proposamenarekin
Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Xabier Txurruka alkateak hiru baliabideak bisitatu dituzte, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua eta komunitarioa emateko martxan jarri direnak. Zerbitzuak mailaka aktibatu dira 2023tik; aldi honetan, 60 pertsona baino gehiago artatu dira martxan dauden baliabideetan.
2025/10/22
Diputatu NagusiaEider Mendozak eta Jean-Jacques Lasserrek sinatutako akordioak 2028ra arteko lankidetza esparru berri bat finkatzen du gizarte politiketan, parte hartzean, konektibitatean eta garapen iraunkorrean