Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/12/05
Gizarte Politika• 2024ko Gipuzkoako Boluntariotza Sariak 30garren edizioa ospatu du aurten; urtero bezala, gizarte-erakundeek aukeratu dute saritua.
2024/12/04
Gizarte Politika· Bakardadearen aurkako Nazioarteko Foroak Hariak ekimenaren berrikuntza eta lankidetza nabarmendu zituen, errealitate sozial honen aurkako borrokaren funtsezko eredu gisa. · Hariak ekimenak lau agertoki estrategiko bultzatzen ditu bakardadeari heltzeko: lankidetza sareak, berrikuntza, elkarrizketa publikoa eta ezagutza zientifikoa.
• Zaintza Herri Labek gaur estatu mailako saria jaso du berrikuntzaren atalean, Madrilen egin den galan • Sariak balioan jartzen du Gipuzkoak zainketen tokiko ekosistemak sustatzearekin duen konpromisoa, betiere beren etxeetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzera bideratzen direnekin. • Gaur egun, Gipuzkoako 17 herrik dituzte zainketen tokiko ekosistemak martxan; guztira, 11.849 pertsonari ematen diete arreta eta hirugarren sektoreko erakundeak, enpresak eta unibertsitatek kontuan hartuta, 77 erakunde lotzen dituzte.
2024/11/27
Gizarte Politika· Boluntarioen elkarteak 2012 hasi zuen ibilbidea ospitaleetan, gaixo zeuden neska-mutilekin. · Saria abenduaren 5ean jasoko dute, Foru Jauregian.
· Agendaren garapena partaidetza prozesu baten ondorena izan da. Parte hartu dute 18 gobernantza organok, zerbitzuetako erabiltzaileek, haien familiek, sektoreko profesionalek, gizarte eta enpresa erakundeek, eta hainbat erakunde publikok. · Agendak sei funtsezko helburu eta berrogei ekintza espezifiko zehazten ditu, zainketa-ereduaren eraldaketa aurrera eramateko. · Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen 2024-2030 Mapak 1.553 plaza berri sortzea aurreikusten du, eta hauek estrategia konkretuen bidez ezartzea. Plan honek 250,9 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du
Urteroko topaketa honetan, 150 familia eta profesional inguru elkartu dira, haurren babesean dihardutenak.
· Zentro berria Kale Berriaren 10. zenbakian dago, eta eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan. · Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du, eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa eta soziala ere, emakumeen errekuperazio-prozesua errazteko. · Donostiakoaz gain, Gipuzkoak beste bi baliabide gehiago izango ditu, Arrasaten eta Goierrin.
2024/11/14
Gizarte Politika· Azterlanaren helburua da mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea, bai haien etxeetan, bai lurraldeko egoitza-zentroetan. · Inkesta 13.000 adinekori egingo zaie, eta Aldundiak lurraldeko bizi-kalitatearen eskaerei zuzenean erantzungo dieten estrategiak diseinatu ahal izango ditu.