Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ingurumena
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Jasangarritasun Departamentuak eguzki-eklipsea zuzenean emitituko du

2026/08/11

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Bideometria Sareko kamerek zerurantz orientatutako irudia eskainiko dute eklipseak irauten duen bitartean, etxetik jarraitu ahal izateko, bereziki mugikortasun urriko pertsonei begira.

Jasangarritasun Departamentuak Lasarbeko berdegune berria bisitatu du, biodibertsitatea eta klima aldaketara egokitzea bultzatzen duena

2026/07/29

Ingurumena

Gloria Vázquez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Egoitz Luisa Anoetako alkateak 4.663 metro koadroko espazio berria bisitatu dute; naturarekin harremana, bizikidetza eta ingurumen-hezkuntza uztartzen dituen gunea.

Jasangarritasun Departamentuak erreparatzeko eskubidea sustatzen duen zerbitzu publiko aitzindaria jarri du martxan, Gipuzkoan kontsumo jasangarriaren kultura berria bultzatzeko

2026/07/28

Ingurumena

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoa berriro ere ekonomia zirkularraren abangoardian dago. Erreparatzeko eskubidea zerbitzu publiko bihurtu dugu, herritarrak ahalduntzeko, zaharkitze goiztiarrari aurre egiteko eta hondakin elektronikoak murrizteko”.

Jasangarritasun Departamentuak Antzuola eta Bergara arteko bidegorri berria inauguratu du, 1,4 milioi euroko inbertsioa egin ondoren mugikortasun seguruagoa eta jasangarriagoa sustatzeko

2026/07/23

Ingurumena

800 metroko foru-tarte berriak jarraipena ematen dio bi udalerrien arteko bidegorriari, eta eguneroko joan-etorrien segurtasuna hobetzen du.

Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak itsas jatorriko uholdeen aurretiko abisu sistema aitzindaria bultzatu dute

2026/07/22

Ingurumena

AZTIk eta Euskalmetek garatutako proiektuak aukera emango du Pasai Donibaneko uholde arriskua zehaztasun handiagoz aurreikusteko, eta klima aldaketaren ondorioen aurrean herritarren babesa indartuko du.

Jasangarritasun Departamentuak eskualdeko energia-eredua sendotu du 1,2 milioi euroko inbertsioarekin

2026/07/13

Ingurumena

Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok hitzarmenak sinatu ditu lurraldeko eskualde-garapeneko hamar agentziekin. Agentzia horiek urtean 60.000 euro jasoko dituzte energia berriztagarrien, energia-eraginkortasunaren eta energia-pobreziaren aurkako borrokaren arloko jarduerak garatzeko.

Jasangarritasun Departamentuak bizkortu egin du Urolako bizikleta-konexioa bi tarte berrien inaugurazioarekin eta fase berri baten obra hastearekin

2026/07/08

Ingurumena

Bizikleten eta oinezkoen azpiegitura berriak 2,73 kilometro ditu zerbitzuan, eta 1,57 kilometroko tarte berri bat hartzen du egikaritze-fasean, 4,3 milioi eurotik gorako inbertsio globalarekin.

BateraLabs Bidasoaldeak ehun herritarren proposamenak jaso ditu klima-aldaketari aurre egiteko

2026/07/07

Ingurumena

Jardunaldiari esker, 12 erronkatan eta 43 jarduketa-ildotan lan egin ahal izan da, Bidasoaldean garatuko den klima-ekintzako proiektua definitzeko oinarri gisa.

BateraLabs Donostialdeak 130 proposamen baino gehiago jaso ditu klima aldaketaren aurrean

2026/06/22

Ingurumena

Berrogei eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalek parte hartu dute Donostialdeko prozesuaren bigarren saioan, eskualderako ekintza zehatzak definitu eta lehenetsiz.

Jasangarritasun Departamentuak gida berri bat aurkeztu du Gipuzkoako udalerrietan jarduera ekonomikoen ingurumen-kudeaketa errazteko

2026/06/19

Ingurumena

Hogeita hamar bat udal-ordezkarik parte hartu dute tresna hori ezagutzeko jardunaldi tekniko batean. Tresna horrek irizpideak bateratzen ditu, eta jarduera sailkatuak izapidetzeko laguntza ematen die udalei.

BateraLabs-ek klima-aldaketara egokitzeko prozesuan aurrera egiteko partaidetza-prozesu bat bultzatzen du Debabarrenean

2026/06/15

Ingurumena

BateraLabs-ek Debabarreneko larogei eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu ditu Eibarren.

José Ignacio Asensiok ATEGRUSen Sari Berezia jaso du Madrilen, Gipuzkoako ingurumen-eraldaketan aitzindari izateagatik

2026/06/11

Ingurumena

Aparteko eta aurrekaririk gabeko aintzatespena da ATEGRUSen ibilbidearen barruan, eta Asensiok Gipuzkoan bultzatutako jasangarritasun-politiken buru gisa egindako “ahalegina, determinazioa eta ikuspegi estrategikoa” nabarmendu nahi izan du.

Jasangarritasun Departamentuak 800.000 euro bideratuko ditu bidegorri eta bizikleta-azpiegitura berriak sustatzeko Gipuzkoako udalerrietan

2026/06/10

Ingurumena

Laguntzei esker, hogei bat udalerritan jarduketak egin ahal izango dira, tokiko bidegorrien sarea handitzeko, bide-segurtasuna hobetzeko eta eguneroko mugikortasun jasangarria indartzeko.

Gipuzkoak 2026ko hondartza-denboraldia inauguratu du, jasangarritasunaren, inklusioaren eta ingurumen-sentsibilizazioaren aldeko apustuarekin

2026/06/08

Ingurumena

Denboraldia ekainetik irailera bitartean izango da, lurraldeko hondartzetan, eta garbiketa- eta irisgarritasun-zerbitzuak, denbora errealeko informazioa eta herritar guztientzako sentsibilizazio-jarduerak izango ditu.

Jasangarritasun Departamentuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak "Banaezinak" erakusketa aurkeztu dute Gipuzkoan zehar, gizakiaren eta naturaren arteko harremanari buruz arituko dena

2026/06/08

Ingurumena

Erakusketa ibiltaria Aranzadi Zientzia Elkarteak ekoitzi du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean.

Jasangarritasun Departamentuak Zegamako Aitamarren parkea babesleku klimatiko berri bihurtu du

2026/06/02

Ingurumena

Proiektuak aukera eman du parkearen funtzionaltasun ekologikoa hobetzeko eta gizarte- eta aisialdi-erabilerari eusteko, naturan oinarritutako irtenbideen eta espezie autoktonoak berreskuratzearen bidez.

BateraLabs ekimenak klima-aldaketari aurre egiteko herritarren partaidetza-prozesu bat bat bultzatzen du Urola Kostan

2026/06/01

Ingurumena

Prozesuaren helburua eskualdean klima-egokitzapenerako ekintza zehatz bat definitzea eta abian jartzea da, lurraldeko eragileekin lankidetzan eraikia.

BateraLabs Tolosaldera iritsi da, herritarren parte-hartzetik klima-proiektuak aktibatzeko helburuarekin

2026/05/28

Ingurumena

Lehen saioa Tolosan egin da, eta eskualdeko hogei bat eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu ditu.

BateraLabs ekimenak herritarrek parte hartzeko gune bat ireki du Goierrin, klima-aldaketaren aurrean tokiko konponbideak bultzatzeko

2026/05/26

Ingurumena

Ekimena Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak bultzatu dute, eta GOIEKIn jarri da abian. Eskualdeko hogeita hamar bat elkartek eta eragilek parte hartu dute lehen lan-saio partekatu batean.