Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/10/21
IngurumenaInterreg Atlantic Area programak kofinantzatzen du proiektua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez, eta soluzio teknologikoak, ekonomia zirkular urdineko ekimenak eta Gipuzkoan berrikuntzaren eta lankidetzaren ekosistema indartzeko aliantza berriak sustatu ditu.
2026/10/15
IngurumenaEnergia Jardunaldiak 2026ko edizioak Naturkliman bildu ditu adituak eta erakundeak etxebizitzaren, industriaren, lehen sektorearen eta mugikortasunaren arloan deskarbonizatzeko irtenbideak jorratzeko
2026/10/14
Ingurumena2026/2027ko udazken-neguko edizioak estatu osoko berrogeita hamar firma eta saltokiren bildumen aurkezpena jasoko du. Horrez gain, jasangarritasunean, ekintzailetzan eta ehungintza-berrikuntzan adituak diren hizlariak egongo dira, eta Euskadiko Moda Sarien X. edizioa banatuko da
2026/10/07
IngurumenaGipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak aholkularitza eta laguntza emango dio lehen sektoreari, trantsizio energetikoa errazteko eta autokontsumoan eta energia berriztagarrietan aurrera egiteko.
2026/10/05
IngurumenaJarduketak 1,3 milioi euroko aurrekontua du eta zortzi hilabeteko gauzatze-epea. Donibaneko saneamendu integralaren lehen fasea da, eta Pasaiako badiarako jarduketa historiko bati hasiera ematen dio.
2026/09/23
IngurumenaItsasoaren tenperatura 22 ºC-tik gorakoa izan da laginketa-puntu guztietan ekainetik aurrera, eta abuztuan 27,8 ºC-ra iritsi da Mutrikun. Garbiketa zerbitzuek 2.000 karabela portugaldar baino gehiago bildu zituzten. Foru Bideometria Sareak zenbatutako erabiltzaileen kopurua %11 jaitsi da; hala ere, hilabeteen arteko bilakaera oso desberdina izan da: uztailean nabarmen egin du gora eta abuztuan, berriz, orokorrean behera egin du, karabela portugaldarren presentzia jarraituarekin eta tenperatura altuenekin bat eginez.
2026/09/18
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren ekimenari esker, 1.840 m²-ko alfonbra gorriari bigarren bizitza emango zaio: 1.200 poltsa berrerabilgarri bihurtuko dira, Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko, eta prozesuak gutxi gorabehera 350 orduko lan inklusiboa sortuko du, Sutargiren eskutik.
2026/09/03
IngurumenaJosé Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Gloria Vázquez Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Martín Aramendi Ataungo alkateak Arrondo auzoan kokatutako azpiegiturak bisitatu dituzte.
2026/09/02
IngurumenaGipuzkoako VI. Natura eta Ingurumen Zinemaldiaren erakustaldia irailaren 7tik 12ra egingo da Donostian eta Tolosan, eta gizakien eta naturaren arteko harremana lantzen duten sei proposamen eskainiko ditu.
2026/08/11
IngurumenaGipuzkoako Foru Bideometria Sareko kamerek zerurantz orientatutako irudia eskainiko dute eklipseak irauten duen bitartean, etxetik jarraitu ahal izateko, bereziki mugikortasun urriko pertsonei begira.
2026/07/29
IngurumenaGloria Vázquez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Egoitz Luisa Anoetako alkateak 4.663 metro koadroko espazio berria bisitatu dute; naturarekin harremana, bizikidetza eta ingurumen-hezkuntza uztartzen dituen gunea.
2026/07/28
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa berriro ere ekonomia zirkularraren abangoardian dago. Erreparatzeko eskubidea zerbitzu publiko bihurtu dugu, herritarrak ahalduntzeko, zaharkitze goiztiarrari aurre egiteko eta hondakin elektronikoak murrizteko”.
2026/07/23
Ingurumena800 metroko foru-tarte berriak jarraipena ematen dio bi udalerrien arteko bidegorriari, eta eguneroko joan-etorrien segurtasuna hobetzen du.
2026/07/22
IngurumenaAZTIk eta Euskalmetek garatutako proiektuak aukera emango du Pasai Donibaneko uholde arriskua zehaztasun handiagoz aurreikusteko, eta klima aldaketaren ondorioen aurrean herritarren babesa indartuko du.
2026/07/13
IngurumenaJasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok hitzarmenak sinatu ditu lurraldeko eskualde-garapeneko hamar agentziekin. Agentzia horiek urtean 60.000 euro jasoko dituzte energia berriztagarrien, energia-eraginkortasunaren eta energia-pobreziaren aurkako borrokaren arloko jarduerak garatzeko.
2026/07/08
IngurumenaBizikleten eta oinezkoen azpiegitura berriak 2,73 kilometro ditu zerbitzuan, eta 1,57 kilometroko tarte berri bat hartzen du egikaritze-fasean, 4,3 milioi eurotik gorako inbertsio globalarekin.
2026/07/07
IngurumenaEkimenak dimentsio sozial bat du: saldutako ehun bikote bakoitzeko hamar emango zaizkie gizarte-erakundeei.
2026/07/07
IngurumenaJardunaldiari esker, 12 erronkatan eta 43 jarduketa-ildotan lan egin ahal izan da, Bidasoaldean garatuko den klima-ekintzako proiektua definitzeko oinarri gisa.
2026/06/22
IngurumenaBerrogei eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalek parte hartu dute Donostialdeko prozesuaren bigarren saioan, eskualderako ekintza zehatzak definitu eta lehenetsiz.
2026/06/19
IngurumenaHogeita hamar bat udal-ordezkarik parte hartu dute tresna hori ezagutzeko jardunaldi tekniko batean. Tresna horrek irizpideak bateratzen ditu, eta jarduera sailkatuak izapidetzeko laguntza ematen die udalei.