Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ingurumena
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Muturreko fenomeno klimatikoen eragin ekonomikoa 58 milioi eurora iritsi da Gipuzkoan

2026/11/13

Ingurumena

Naturklimaren Klima Aldaketarekiko Zaurgarritasunari buruzko VII. Txostenaren arabera, uholdeek, itsas enbatek eta denboraleek 47,37 milioi euroko kalte-ordainak eragin zituzten 2014tik 2024ra bitartean, eta zeharkako eragin ekonomikoek beste 10,58 milioi euroko kostua izan zuten.

Jasangarritasunak itsas plastikoen kutsadura prebenitzeko eta horien balorizazioan aurrera egiteko Europako BluePoint proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu

2026/10/21

Ingurumena

Interreg Atlantic Area programak kofinantzatzen du proiektua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez, eta soluzio teknologikoak, ekonomia zirkular urdineko ekimenak eta Gipuzkoan berrikuntzaren eta lankidetzaren ekosistema indartzeko aliantza berriak sustatu ditu.

Naturklimak adituak bildu ditu energia garbiagoa eta bidezkoagoa bultzatzeko

2026/10/15

Ingurumena

Energia Jardunaldiak 2026ko edizioak Naturkliman bildu ditu adituak eta erakundeak etxebizitzaren, industriaren, lehen sektorearen eta mugikortasunaren arloan deskarbonizatzeko irtenbideak jorratzeko

San Sebastián Moda Jaialdiak estatuko firma garrantzitsuenak bilduko ditu, horien artean Mans, Devota & Lomba, Sophie et Voilà, Lily & You, SKFK eta Eder Aurre nabarmentzen direlarik

2026/10/14

Ingurumena

2026/2027ko udazken-neguko edizioak estatu osoko berrogeita hamar firma eta saltokiren bildumen aurkezpena jasoko du. Horrez gain, jasangarritasunean, ekintzailetzan eta ehungintza-berrikuntzan adituak diren hizlariak egongo dira, eta Euskadiko Moda Sarien X. edizioa banatuko da

Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren zerbitzuak lehen sektorera zabaldu ditu, energia jasangarriagoa eta lehiakorragoa sustatzeko

2026/10/07

Ingurumena

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak aholkularitza eta laguntza emango dio lehen sektoreari, trantsizio energetikoa errazteko eta autokontsumoan eta energia berriztagarrietan aurrera egiteko.

Jasangarritasun Departamentuak Pasai Donibaneko saneamendu obrak hasi ditu

2026/10/05

Ingurumena

Jarduketak 1,3 milioi euroko aurrekontua du eta zortzi hilabeteko gauzatze-epea. Donibaneko saneamendu integralaren lehen fasea da, eta Pasaiako badiarako jarduketa historiko bati hasiera ematen dio.

Itsasoko uraren tenperatura altuek eta karabela portugaldarren presentzia jarraituak ezohiko uda markatu dute Gipuzkoako hondartzetan

2026/09/23

Ingurumena

Itsasoaren tenperatura 22 ºC-tik gorakoa izan da laginketa-puntu guztietan ekainetik aurrera, eta abuztuan 27,8 ºC-ra iritsi da Mutrikun. Garbiketa zerbitzuek 2.000 karabela portugaldar baino gehiago bildu zituzten. Foru Bideometria Sareak zenbatutako erabiltzaileen kopurua %11 jaitsi da; hala ere, hilabeteen arteko bilakaera oso desberdina izan da: uztailean nabarmen egin du gora eta abuztuan, berriz, orokorrean behera egin du, karabela portugaldarren presentzia jarraituarekin eta tenperatura altuenekin bat eginez.

Jasangarritasun Departamentuak Zinemaldiko alfonbra gorria ekonomia zirkularreko eta gizarteratzeko proiektu bihurtuko du

2026/09/18

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren ekimenari esker, 1.840 m²-ko alfonbra gorriari bigarren bizitza emango zaio: 1.200 poltsa berrerabilgarri bihurtuko dira, Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko, eta prozesuak gutxi gorabehera 350 orduko lan inklusiboa sortuko du, Sutargiren eskutik.