Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Kultura
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
'Euskal jaiotza' jarri du Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak

Aldundiaren Gabonetako jaiotza gaur ireki da bisitarientzat, eta egunero bisitatu ahal izango da, urtarrilaren 6ra arte.

“Euskararen eta euskal kulturaren unibertsoaren ateak zabaldu dizkiozue hainbat eta hainbat belaunaldiri”

Elkar Taldeak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du diputatu nagusiaren eskutik; euskara eta kulturgintza sustatzeko, erakundeen eta herri mugimenduen lankidetzaren alde egin du, elkarlanak ekimen “eraldatzaileak” sor ditzan .

Elbira Zipitriari buruzko dokumental berriaren estreinaldia egingo dute, haren heriotzaren 40. urteurrenean

2022/12/15

Kultura

Aldundiak sustatutako ‘Elbira’ lanak hezitzaile eta euskaltzale aitzindariaren bizitzan sakonduko du, hainbat adituren eta haren gertuko kideren eskutik; hilaren 26an egingo dute lehen emanaldia Donostiako Kursaal jauregian

Sanagustin Kulturguneak Kultura Saretzen urteko topaketa hartu du

2022/12/15

Kultura

Sanagustin Kulturgunea Kultura Saretzen kultura-sarearen batzar nagusia hartu du. Sare horretan Gipuzkoako udal guztiek parte hartzen dute praktikak eta esperientziak partekatzeko. Arlo horretako 50 bat zinegotzi eta teknikari bildu dira ostegun honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aurten bultzatu dituen kultura-politikak eta etorkizunerako planak ebaluatzeko.

Xabier Letek idatzitako poema eta kantuen  bilduma argitaratu da: ‘Poema eta abesti guztiak’

Alex Gurrutxagak eta Lourdes Otaegik prestatu duten edizio honetan, hiru liburutan jaso dira lanak, kutxa batean bilduta; Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du argitalpena.

80.000 euro, 64 establezimendu eta 8.700 bonu, kultura sustatzeko eta oparitzeko

2022/11/30

Kultura

Liburu dendetan literatura, musika eta zinea erosteko balioko dute; 2.700 euskarazko produktuetarako izango dira eta 6.000, beste hizkuntza batzuetako produktuetarako.

80.000 euro, 64 establezimendu eta 8.700 bonu, kultura sustatzeko eta oparitzeko

2022/11/30

Kultura

Liburu dendetan literatura, musika eta zinea erosteko balioko dute; 2.700 euskarazko produktuetarako izango dira; eta 6.000, beste hizkuntza batzuetako produktuetarako.

Kultura Departamentuak eta Elkar argitaletxeak Imanol Larzabalen omenezko disko-liburua aurkeztu dute

2022/11/10

Kultura

Harkaitz Millan Kulturako diputatua: «40 lanen antologia bat, Angel Valdesek egina, Imanolen musika-ekoizpenaren alderdirik esanguratsuenak jasotzen dituena. Elixabete Garmendiak, Karlos Gimenezek, Felipe Juaristik eta Angel Valdesek berak hartu dute parte liburuan, Imanol bere testuinguru sozial eta politikoan kokatzen duten testuekin».