Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/06/19
TurismoaKanpaina turistiko hau Gipuzkoako turismo-gida berriak barne hartzen dituen zazpi plan pertsonalizatuak babesteko eta bultzatzeko diseinatuta dago. Horretarako, zazpi instagramerrek irailera arte euren sare sozialetan eta Gipuzkoa Turismoko Instagrameko kontuan hainbat proposamen argitaratuko dituzte bisitariek eta gipuzkoarrek uda honetan egin ahal izateko.
2024/06/19
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi du akordio honetara iritsi dela Donostiako Udalarekin, linea berri horrek kalte handiagorik eragin ez dezan
2024/06/18
TurismoaDonostiako Ostalaritza eta Turismoko Goi Mailako prestakuntza-zentro horren berri izan du diputatuak.
2024/06/17
MugikortasunaZerbitzu berri hori ostegun honetan, ekainaren 20an, hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da martxan, biak barne, eta bi geltoki izango ditu: Federico García Lorca eta aireportua.
2024/06/17
Turismoa54 kilometroko ibilbide zirkular bat da, hiru etapatan banatua, eta Unescoren Munduko Geoparkea ezagutzeko aukera ematen du, itsaslabarrak, ibar-mendiak eta interes handiko herriak ezkutatzen dituzten bidezidorretan barrena. Etapa guztiak irisgarriak dira, garraio publikoarekin eta hedapen logistiko eta ostatu egokiekin.
2024/06/15
MugikortasunaOrdutegi berriak datorren ostegunetik aurrera (ekainak 20) jarriko dira indarrean, eta txartelak astelehen honetatik (ekainak 17) aurrera erosi ahal izango dira aldez aurretik
2024/06/14
MugikortasunaAzahara Domínguezek zuzentzen duen sailak MUGI txartelak erosi eta kargatzen jarraituko du, Caritas, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuekin eta Gurutze Gorria GKEetako kide diren eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.
2024/06/10
TurismoaGida berri hau HAIN GIPUZKOA marka turistiko berrira egokituta dago, eta bat dator turismo-fluxuak desestazionalizatzeko eta deslokalizatzeko estrategiarekin. Bisitariei eta gipuzkoarrei zuzendutako tresna erabilgarri bat da, eta, lehen aldiz, lurralde osoan pertsonalizatutako zazpi plan gida biltzen ditu
2024/06/07
TurismoaDiputatuak eta sektoreko ordezkariek lehenengo bilera egin dute, eta Gipuzkoako turismoaren egoera eta lurraldeko turismo-industriak dituen erronkak aztertu dituzte.
2024/06/05
TurismoaDiputatuak Gipuzkoako hainbat prestakuntza-zentrotara visita sorta hasi du Donostiako Nazareten, non Zuzendaritzaren Asistentziako Goi Mailako Gradua ematen da, Ekitaldiak Antolatzeko eta Enpresa Protokoloko moduluekin.
2024/05/29
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Estatuko idazkari José Antonio Santanorekin bildu da, eta herritarrei informazio hobea emateko eta AHTren obrek irauten duten bitartean plan alternatibo bat egiteko eskatu dio.
Hondarribiko aireportuaren konexio berri hori British Airways City Flyer-en filialak egiten du, eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azaldu duenez, harrera ezin hobea izan du Gipuzkoan eta, bereziki, Eskozian, hamar txarteletik zortzi eskuratzen baitira bertan.
2024/05/24
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Bidasoan izan da, eskualdeko erakargarritasun turistikoak bisitatu eta haien inguruan zer behar eta dauden ezagutzeko. Gainera, eskualdeko alkateekin eta turismo-ordezkarirekin bildu da. Eskualdeko industria turistikoa, bere beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar
2024/05/18
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurriak hilean 400 eta 450 euro arteko aurrezpena ekarriko diela ikasleei, eta zerbitzu hori Mugiri atxikita balego izango lukeen kostuaren antzekoa izango dutela. Gainera, dirulaguntza horrek atzeraeragina du elkarteak duela aste batzuk zerbitzua abian jarri zuenean.
Guztira, 543 kirolarik (horietatik 87 emakumeak) egingo dute mendi maratoia; 143 lasterketari (horietatik 38 emakumeak), junior kategorian arituko dira; eta 272 (52 emakume), KB kategorian
2024/05/15
TurismoaPartidak 18:00etan izango dira Donostiako Carmelo Balda frontoian, eta sarrerak www.jaialive.eus webgunean edo leihatilan bertan eskura daitezke
2024/05/14
TurismoaAzahara Domínguez, diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio: “Gatz Eguna gorriz markatuta daukagun ekitaldi bat da. Ezin dugu ahaztu festa hau ezin hobeki egokitzen zaiola Departamentutik bultzatzen ari garen estrategiari: lehenik, goi-denboralditik kanpo egiten delako, eta horrek aukera ematen digulako Gipuzkoak eskaintzen dituen turismo-jardueren egutegia aberasteko; eta bigarrenik, balioa ematen diolako lurraldearen barrualdeko –kasu honetan, Debagoieneko eskualdeko– turismo-erakargarritasunari”
2024/05/13
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 155.000 euro bideratuko dira interes turistiko nabarmena duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten azokak, erakusketak eta merkataritza-erakusketak antolatzen laguntzeko; interes turistiko garrantzitsua duten enpresentzako kongresu profesionaletan edo negozio-kongresuetan, konbentzio eta ekitaldietan Gipuzkoan jarduera turistikoak egiteko; eta gastronomiarekin zerikusia duten eta kanpoan proiekzio mediatiko garrantzitsua duten interes turistikoko ekitaldiak antolatzeko.
2024/05/10
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Legazpiko KZGunea bisitatu du, Eluska Renedo-Illarregi Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendariarekin eta Óscar Valbuna Legazpiko Garraio Publikoko zinegotziarekin batera
2024/05/06
Lurralde antolaketaUrte honetan zehar lau jardunaldi egingo dira. Bertan, zenbait gai izango dituzte aztergai, hala nola hiriaren irudia fatxaden bitarteaz, kasu historikoak, San Bartolomeko kasua eta baserria espazio-unitate gisa.