Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/03/28
MugikortasunaNoemí López Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordeak ere parte hartu du bileran, zeinetan dokumentu hori arautuko duten gidalerro nagusiak azaltzeko balio izan duen. Protokolo hay tresna "integrala eta proaktiboa" izango da Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko.
2025/03/27
MugikortasunaAzkoitian dagoen eta aurten lehen mendea betetzen duen konpainia honek hogeita hamar autobus inguru ditu gaur egun (horietatik 22 Lurraldebusekoak) eta 65 pertsona enplegatzen ditu. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hamaika ibilgailu berri (bederatzi autobus eta bi mikrobus) sartuko ditu datozen hilabeteetan bertan. Ibilgailu horiek 2023ko uztailetik sartu diren bostei gehituko zaizkie, eta horrek sekulako jauzi kualitatiboa ekarriko du eskaintzen den zerbitzuan, autobus jasangarriagoak eta eraginkorragoak izateaz gain, erosoagoak ere badirelako.
2025/03/10
MugikortasunaAzkar jokatuta, autobusean zihoala bihotzekoak eman zion Lurraldebuseko erabiltzaile baten bizitza salbatu zuen. Hori dela eta, astelehen honetan, aitortza egin zaio Aldundian egindako ekitaldi batean, non Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak ere parte hartu duen.
2025/02/28
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, gaurtik martxoaren 16ra, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Lurraldebuseko autobusek kanpaina honetarako prestatu diren eta Gipuzkoako hiriarteko autobus-zerbitzuaren barruan emakumeek dituzten rolak erakusten dituzten kartelak eta bideoak erakutsiko dituzte. Bideoek, gainera, sare sozialetan ere izango dute zabalkundea.