Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

4
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak GO07 linean Legazpirako beste lau espedizio, joaneko bi eta itzuliko bi, gehitu ditu astelehenetik ostiralera ekainaren 1etik aurrera

2026/05/22

Mugikortasuna

Azahara Domínguezek azaldu duenez, ekainaren 1etik aurrera, gaur egun Zumarragatik 10:15ean eta 12:15ean ateratzen diren autobusak Legazpitik aterako dira 10:05ean eta 12:05ean; eta Donostiatik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren autobusek ibilbidea Legazpiraino luzatuko dute.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Osakidetzako EPErako

2026/05/19

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainaren 20an eta 21ean, larunbatean eta igandean, zerbitzu bat egongo da, Donostiatik 6: 30ean irtengo dena eta Bilbora 7: 45ean iritsiko dena.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko linea berria jarriko du martxan irailaren 1ean, Oiartzun eta Donostia eta Miramon ospitaleen artean

2026/05/14

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak aurreratu duenez, Gipuzkoako hainbat udalerrik Donostiako ospitale-eremuarekin duten lotura hobetzeko bere departamentua abian jartzen ari den estrategiaren barruan kokatzen da linea hau, besteak beste, kanpo-kontsulten eraikin berriaren obrek eta aparkatzeko aukerarik ezak sortu duten egoera korapilatsuaren ondorioz.