Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/12/15
MugikortasunaGuztira 702.870.83 euroko banatuko dira Ezkio-Itxaso, Orio, Zumarraga, Legazpi, Zumaia, Arrasate, Arama, Usurbil, Eskoriatza, Donostia, Urretxu, Irun eta Idiazabalgo udalen artean. «Gipuzkoako udalerriak kontzientziatuta daude mugikortasun aktibo, irisgarri eta anitzaren alde egitearen garrantziarekin; izan ere, aisialdi espazioetatik haratago joan behar dugu bidegorriak eta bide berdeak mugikortasun osasungarri eta seguru bihurtzeko».
2022/12/14
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak saria eman die GEHITU Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteko ordezkariei, elkarte horrek bere 25 urteko ibilbidean eskubideen alde egin duen lanagatik.
2022/12/12
MugikortasunaAbendu honetatik, erabiltzaileek MUGI txartela Renfeko geltoki guztietan kargatzeko aukera dute, bai txarteldegietan, bai bidaia-tituluak saltzeko makinetan. Rafaela Romero GGLAko lehendakaria: «Erabiltzaileen % 70ek baino gehiagok aldizka erabiltzen dute MUGI txartela Renfen, eta datuek erakusten dute ezen, Renferen abonuen doakotasun-aldi honetan, MUGI txartelaren erabileraren eskaria % 30en mantendu dela. Horrek erakusten digu zer beharrezkoa den zerbitzu hori garraiobide publikoak konbinatu behar dituzten pertsona horientzat guztientzat, hartara txartelarekin deskontuak eta doako transbordoak batzen jarraitzeko».
2022/12/05
MugikortasunaAbenduaren 14an Guztiok Mugituz ekimenaren bosgarren edizioa egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sari hori ematen du lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak aitortzeko.