Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/25
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik, martxoaren 2tik aurrera, GO01 lineak (Zegama>Zaldbibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, ikasle horiek Zaldibiara itzuli ahal izateko.
2026/02/20
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2025ean 31,2 milioi bidaia izan ziren, aurreko urtean baino 2,4 milioi gehiago, eta erabilerak gora egin zuen Gipuzkoako eskualde guztietan.
2026/02/17
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, ibilbide hau Avanzaren flotan sartutako autobus berriekin ematen hasi da, eta horrela Leintz Gatzagako erabiltzaileek helarazitako eskaera bati erantzun zaio. Autobus handiagoak dira, hamar metrotik hamabi metrora igaro baitira; edukiera bikoitza baino handiagoa dute (41 bidaiaritik 87ra), eta eserleku kopurua nabarmen handitu da, aurreko modeloetako 29 eserlekuetatik egungo 46 eserlekura.
2026/02/13
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, behin Hernaniko Udalak departamentuak 2024an eskatutako obra amaituta, autobus horiek linea horien ohiko ibilbidea egin ahal dute.