Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/11/18
OgasunaGipuzkoa da hiru Foru Arau hauek onartzen dituen lehen lurraldea, onarpen honekin urrats esanguratsua eman da lurraldeko autogobernu ekonomikoan. Talde multinazional eta nazionalen zerga osagarriaren onarpenarekin, gainera, Gipuzkoak beste pauso bat eman du nazioarteko fiskalitatearen esparruaren integrazioan.
2025/11/14
Ogasuna2025eko lehen hamar hilabeteetan 579 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
2025/11/06
OgasunaZaintza, etorkizuneko ekonomia eta jasangarritasuna dira aurrekontu proiektuaren ardatz nagusiak, eta, horren bidez, Gipuzkoako ongizate integrala bermatzeko Aldundiaren bide orrian aurrera egiten jarraitzea aurreikusten da
Foru gobernuak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu du, “Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak gizarte politikako aurrekontua 600 milioi eurora arte indartzea aurreikusten du, gizarte azpiegitura berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta gizarteratzea, osasun mentala eta nahi ez den bakardadea bezalako errealitate sozialei erantzuteko. Sustapen Ekonomikoak 76 milioi izango ditu berrikuntza eta industria sektore emergenteak sustatzeko, eta ETEen lehiakortasuna ziurgabetasunetik babesteko.