Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/04/23
OgasunaJoan den urtean, Foru Ogasunak 95.156 jarduketa egin zituen iruzurra prebenitzeko, zergadunen zerga informazioa lortu eta aztertzeko, eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatu eta kobratzeko
2026/04/15
OgasunaForu Ogasunak aurreikusten du errenta kanpainak 92,5 milioi euroko saldo positiboa izango duela zergadunen alde. 295.852 autolikidazio-proposamen egin dira kanpaina honetan. Atzo arte, Foru Ogasunak 115 milioi euro itzuli dizkie Gipuzkoako zergadunei errenta kanpaina honetan.
2026/04/07
OgasunaGaurko 12:00ak arte, autolikidazio proposamen bat jaso duten pertsonen % 5,3k onartu dute, Gipuzkoako Foru Ogasunaren datuen arabera
2026/04/02
OgasunaHiru Lurralde Historikoen eskuduntza fiskal propioari esker, foru aldundiek Irango gatazkak eragin ditzakeen ondorioak arintzeko adostu dituzten zerga neurriak aurkeztu dituzte gaur goizean. Helburua da Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek eta ziurgabetasunak hiru lurraldeetako ekonomian, inbertsioan eta enpleguan izan dezakeen eragina arintzea. Neurri horiek, nagusiki, hauek dira: zerga zorrak geroratzea, PFEZaren ordainketa zatikatua egitetik salbuestea, eskuratutako aktibo berrien ezohiko amortizazio azeleratua, enplegua sortzearen kenkari gehitua. Era berean, aldundiek konpromisoa hartu dute BEZaren itzulketen tramiteak arintzeko, hartara enpresek finantzaketa handiagoa izan dezaten.
Zerga horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroaren Foru Arauaren proiektuak ere onartu ditu
2026/03/13
OgasunaOtsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz
2026/03/12
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.
2026/03/10
OgasunaGipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako toki-erakundeen finantza-kontrola arautzen duen araua aldatzen duen Foru Dekretu Araua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Era berean, 2026ko ekitaldirako gastu, zor eta superabitaren erabileraren mugak ezartzen dituen Jarraibidea ere onartu da, eta, modu osagarrian, 2025eko aurrekontua likidatzeko.