Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak  laguntza-deialdia egin du taxilariek beren ibilgailuak egokitu eta irisgarri egin ditzaten

2025/04/16

Laguntzak ibilgailua egokitzeko gastuen % 80 lagunduko du diruz, 12.000 euroko mugarekin onuradun bakoitzeko, eta bateragarria izango da helburu bera duten administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen beste dirulaguntza batzuekin, estatukoak zein nazioartekoak izan.

Baso-ondarea sendotzeko eta ‘Baserritar Misto Profesionala’ programa indartzeko neurriak

Diputatuen Kontseiluak basoen hobekuntzarako dirulaguntzen deialdi berria onartu du, banda marroiari arreta berezia eskainiz, eta baserritarren belaunaldi-erreleborako laguntza-programa handitu du

Larrialdiko jarduketa indartu da N-634 errepidean, ezpondan mugimendu berriak antzeman ostean

2025/04/15

Azpiegiturak

Kontu handiz ibiltzeko deia egiten da: erabat debekatuta dute ibilgailuek eta oinezko, txirrindulari eta erromesek handik pasatzea.

Azahara Domínguez diputatuak Gipuzkoako turismo plano berria aurkeztu du, lurralde osoan zehar bisitarien deslokalizazioaren aldeko apustua gauzatuz

2025/04/14

Turismoa

Plano honek ikuspegi berritua du, turismo orekatuagoa eta bidezkoagoa sustatuz, eremu ezagunenen saturazioa saihesteko. Gainera, motibazio turistiko desberdinak aurreikusten ditu, eta horrek bisitari mota desberdinen beharrak asetzeko eta kalitatezko turista profila erakartzeko aukera ematen du.

Crossoverrek errekorra lortu du 8. edizioan eta hainbat ekimen iragarri ditu lurraldean zehar eta maiatzean estreinaldia egingo du Donostian

2025/04/11

Kultura

Victoria Eugenia Antzokia izango da Desagertuta, Primeran telesail berritzailearen lehen emanaldia, aldi berean gaztelaniaz eta euskaraz filmatu dena. Urrian, María Guerrak eta Mariola Cubellsek "La substancia. Actrices contra el tiempo" ekimena Irunen, Zumarragan eta Eibarren errepikatuko dute.

Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotuko dituen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 28an, astelehena, hasiko dela iragarri du Azahara Domínguez diputatuak

2025/04/11

Mugikortasuna

Linea honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia, Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Ibilbide osoak ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du, eta prezioa honakoa izango da: 1,37 euro MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaintzen dutenentzat, 1,80 euro MUGI anonimoarekin ordaintzen dutenentzat eta 5,10 euro eskudirutan ordaintzen dutenentzat.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza-deialdi bat abiarazi du Gipuzkoako turismo-industria digitalizatzen eta modernizatzen laguntzeko eta ekintzailetza bultzatzeko

2025/04/11

Turismoa

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira turismo-sektorean ekintzailetza sustatzeko, digitalizazioa laguntzeko eta turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak bultzatzeko, besteak beste. Gainera, turismo-sektorearen barruan ekintzailetza-proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak ere emango dira.

Lesarriko tunela berriz irekiko da bihar, segurtasun maila altuena bermatzeko sistema teknologiko aurreratuekin hornituta

2025/04/11

Azpiegiturak

Larunbat goizetik aurrera bi noranzkoetan egongo da zabalik, gertakariak automatikoki detektatzeko gaitasuna duten 36 kamera adimendunekin

Gipuzkoako udaberriko natura ekitaldiak aurkeztu ditu Aldundiak

2025/04/10

Lurralde Oreka

Iturrarango Landare Berezien Azoka, Larreen Irekiera eta Natura Parkeen Egunak ospatuko dira apiriletik ekaina bitarte.