Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/03/12
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.
Prebentzioaren Kultura Zentro berria eredu aitzindaria da Europan, preben-tzioa, arreta espezializatua eta lankidetza soziosanitarioa uztartzen baititu, pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko eta alzheimerraren erronkari aurre egiteko. CITA GO-ONek prebentziozko esku-hartzearekin hasi du ibilbidea, programa komunitarioan 250 parte-hartzaile eta eguneko zentroan 29 pertsonarekin.
2026/03/12
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.
2026/03/12
Gizarte PolitikaLaboral Kutxak, Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dute martxan Itsasargiak kanpaina, jendartean boluntarioek duten garrantzia azpimarratzeko. Hainbat euskal-eduki sortzailerekin elkarlanean sare sozialetarako bideoak sortu dira Iñurri, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Txiki-Txoko eta Zure Irrifarra Nire Indarra elkarteen lana ikusarazteko.
2026/03/11
MugikortasunaZentroak, Zumarragan kokatuta dagoenak, Karrozeriako Erdi Mailako ziklo bat, Automozioaren Goi Mailako ziklo bat eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu.
Planak 32 milioi euroko aurrekontua du eta 39 laguntza lerro ditu, eta helburua da Gipuzkoako enpresa sarearen lehiakortasuna indartzea egungo erronka ekonomiko eta geopolitikoen aurrean. Planak zazpi jarduera eremu ditu enpresei eraldaketa teknologikoan, hazkundean edo kanpo proiekzioan laguntzeko, besteak beste.
2026/03/10
Gobernantza“Fiskalitatean Ideia Berritzaileak” lehiaketaren deialdi berriak 10.000 euro emango dizkio enpresa irabazleari, eta 1.500 eta 750 euro herritarren proposamen onenei.
2026/03/10
OgasunaGipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako toki-erakundeen finantza-kontrola arautzen duen araua aldatzen duen Foru Dekretu Araua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Era berean, 2026ko ekitaldirako gastu, zor eta superabitaren erabileraren mugak ezartzen dituen Jarraibidea ere onartu da, eta, modu osagarrian, 2025eko aurrekontua likidatzeko.
2026/03/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Espazioaren birgaitze lanek ahalbidetu dute banakako logeletan 15 plaza egokitzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako ingurune bat sortzea. Jarduketak 3,39 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta Aldundia bultzatzen ari den zaintza-ereduaren eraldaketaren baitan kokatzen da.
2026/03/09
BerrikuntzaDebabarrena eta Debagoiena bizikletaz eta oinez lotzeko gelditzen den zati bakarra da.
2026/03/07
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 8tik aurrera eta hainbat egunez, Lurraldebusen emakidetan jaulkitzen diren paperezko txartelak moreak izango dira, emakume guztiei omenaldia egiteko.
2026/03/06
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, Pepa Rojo eta Curro Palmak, c de c-ko presidente eta zuzendari Nagusia, ostiral honetan Donostian aurkeztu dute Club de Creatividad-ek antolatutako ekitaldi honen 23. Edizioa, Gipuzkoan publizitate-industriako 3.000 profesional baino gehiago bilduko dituena.
2026/03/06
GobernantzaEstatuko sektore publikoko mila profesional baino gehiagori egingo zaie harrera topagune horretan, ikaskuntzarako espazioak, konexio estrategikoak eta tokiko ekosistemarako aukera berriak proposatuz.
Eraberritze honekin zentroa egokituko da pertsona erdigunean jartzen duen zainketa eredura; bizikidetza unitate txikiagoak izango ditu, banakako gela gehiago eta espazio goxoagoak, komunitatera zabalduak. Eraberritze guztia egiteko bi urte beharko dira eta Aldundiaren apustua sendotzen du 22 milioi euroko inbertsioa jasota.
Gipuzkoako diputatu nagusia makina-erremintaren alorreko enpresa eta eragileekin elkartu da gaur Barakaldoko BECen, aste honetan egiten ari den Biurtekoan
2026/03/04
Lurralde OrekaFuntsezko tresna da ustiategien jarraipena ziurtatzeko eta Euskadin nekazaritza-belaunaldi berriari bidea irekitzeko
2026/03/03
IngurumenaJarduerak 43.935,79 euroko inbertsioa izan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren eskutik, eta paisaiaren bioingeniaritzako teknikak aplikatu ditu Malkorbeko ezponda egonkortzeko eta azpiegitura berde bat sortzeko, Gipuzkoako babesleku klimatikoen sarean integratuta.
2026/03/03
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebuseko zerbitzu berri hau datozen asteetan gauzatuko da.
2026/03/03
IngurumenaBidasoako hogeita hamar eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalek BateraLabs prozesuaren lehen saioan parte hartu dute Irunen, klima-aldaketaren aurrean herritarrek parte hartzeko foro berrian.