Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/08
KirolakAlternatibak aztertu ondoren, bi erakundeek erabaki dute Aldundiak batzorde betearazlea ordezkatzea, Federazioaren eginkizun guztiak bere gain hartuta. Bestela, urtero lurraldean egiten diren ehun bat lasterketen % 82 federazioaren babesik gabe geratuko lirateke.
2024/10/08
TurismoaLehenengo edizio honetan hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, Ibilbide Profesionalaren Hain Gipuzkoa Saria, enpresa- eta lanbide-ibilbideagatik Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta iraunkor gisa posizionatzen lagundu duten edo laguntzen ari diren pertsonak aintzatestea helburu duena. Bestetik, Hain Gipuzkoa Saria proiektu iraunkorrari, eskualde- edo toki-izaerako turismo-erakundeei zuzendutako saria, beren eragin-eremuan gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jarduketen bidez ekimen arduratsu eta iraunkorrak gauzatu dituztenei. Eta, azkenik, Digitalizazioaren Hain Gipuzkoa Saria, turismo-sektorean digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko egindako ahaleginak sarituko dituena.
2024/10/08
IngurumenaHiru instalazio fotovoltaiko egingo dira eta energia-komunitateak udalerri osoa hornituko du, Brinkola eta Telleriarte landa-auzoak barne. 300 familiak eta saltokik parte hartu ahal izango dute Legazpiko TEKen.
2024/10/08
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Era berean, Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoen bidearen III. fasea egokitu da, kolektorearen trazadura bizikleta bidearen zati batekin bat datorrela aprobetxatuz, GI- 632 errepidearen paraleloan.
2024/10/04
Ingurumena2023. urtea bigarren urterik beroena izan da Gipuzkoan; tenperaturei zein patroi meteorologikoei eragiten dien joera finkatuz, biztanleriaren osasunean zuzeneko eta zeharkako ondorioak eraginez.
2024/10/04
AzpiegiturakTrazatu berriak trafikoa modu eraginkorragoan antolatzea ahalbidetuko du, eta ibilgailuen abiadura murriztuko du. Halaber, AP-636 errepideko pasabidea birgaitzeko lanak esleitu dira.
2024/10/03
GobernantzaForu Ogasunaren txostenak enpleguaren joera ona ere azaldu du, % 2,3ko igoera izan baitu urteko metatuan
2024/10/03
Lurralde OrekaXabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak nabarmendu duenez, “herritarrek ingurune naturala zaintzeko duten kontzientziazioa lagungarria da ekimenak arrakasta izan dezan”.
2024/10/03
MugikortasunaDuela aste batzuetatik hona, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat neurri hartzeko eskatu dio enpresari bere web-orriaren kolapsoa arintzeko, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste. Gainera, Irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko. Departamentuak neurriak ezartzen jarraituko du laster, egoera errepika ez dadin.