Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/12/12
TurismoaLarunbat honetan, 21 herritako ehun taberna eta jatetxek baino gehiagok pintxo herrikoi hau eskainiko dute euro bateko prezioan. Gilda Kofradiaren eta Pintxoaren arabera, ostalaritzaren parte-hartze handiena duen Gipuzkoako ekitaldi gastronomikoa da.
2024/12/12
Gobernantza• Irune Berasaluze foru bozeramaileak “erabateko penaz” hartu du ezker abertzalea, herritarren ongizatean onura duten adostasuna bilatu baino, beste alderdiei betoak jartzen aritzea. • Datorren urteko partidetan ia 30 milioiko hobekuntzak proposatu dizkio foru gobernuak EH Bilduri, 2025erako Nafarroan lortutakoaren bikoitza eta Araban lortutakoaren hirukoitza.
2024/12/12
Diputatu NagusiaLurraldeko sari garrantzitsuena emateko ekitaldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak "urrats ausartak" egiten jarraitzearen alde egin du, enpresa proiektu berriak "sortu eta erakarri" ahal izateko, eta, horrela, "etorkizuneko sektoreak garatzeko eta Gipuzkoako industriaren dinamismoa indartzeko".
2024/12/12
Gizarte PolitikaEtxeetan instalatutako teknologia berritzaileen bidez, Oarsoaldean dagoeneko ezartzen ari den ekimenaren helburua fase honetan betiOn telelaguntza-zerbitzuaren 245 erabiltzaileen bizi-kalitatea, autonomia eta segurtasuna hobetzea da.