Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

4

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

Jasangarritasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak lurralde-kohesiorako ardatz berri bat aktibatu dute Narrondo-Iraeta bidegorriaren hasierarekin, funtsezkoa baita Zumaia eta Zumarraga arteko bizikleta ibilbidearen lotura osatzeko

2025/07/30

Ingurumena

Tarte berriak 4,15 kilometro izango ditu, horretarako Foru Aldundiak 2,8 milioi euroko inbertsioa egingo du eta Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro inguruko, eta Gipuzkoan mugikortasun eredu bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko du.

Aldundiak bakearen aldeko uso zuri bat jarriko du fatxadan, Gazarekiko eta gatazken biktima guztiekiko elkartasunaren ikur gisa

Irune Berasaluze foru bozeramaileak nazioarteko komunitateari eskatu dio irmotasuna blokeo humanitarioaren aurrean eta elkartasuna gatazkaren biktimekiko. Horrela, Gipuzkoak bakearen, justiziaren eta giza eskubideen balio unibertsalekiko konpromisoa berretsi nahi du