Albisteak
Gipuzkoako albisteak
• Zaintza Herri Labek gaur estatu mailako saria jaso du berrikuntzaren atalean, Madrilen egin den galan • Sariak balioan jartzen du Gipuzkoak zainketen tokiko ekosistemak sustatzearekin duen konpromisoa, betiere beren etxeetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzera bideratzen direnekin. • Gaur egun, Gipuzkoako 17 herrik dituzte zainketen tokiko ekosistemak martxan; guztira, 11.849 pertsonari ematen diete arreta eta hirugarren sektoreko erakundeak, enpresak eta unibertsitatek kontuan hartuta, 77 erakunde lotzen dituzte.
2024/11/28
TurismoaDiputatuak Altzon egindako jardunaldi batean bildu du sektorea. Bertan, lurraldeko turismo-industriaren egoerari eta datozen hilabeteetan aurre egin beharreko erronkei buruz hitz egin du. Gainera, turismo-industria osatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan jarraitzeko konpromisoa hartu du, Gipuzkoak erreferentziazko helmuga turistiko iraunkorra izaten jarrai dezan.
2024/11/27
Gizarte Politika· Boluntarioen elkarteak 2012 hasi zuen ibilbidea ospitaleetan, gaixo zeuden neska-mutilekin. · Saria abenduaren 5ean jasoko dute, Foru Jauregian.
2024/11/27
IngurumenaJasangaritasun Departamentuak eta Naturklimak, Irungo Udalarekin eta enpresa emaileen lankidetzarekin batera, klimaren erresilientzia hobetzeko eta espezieen kontserbazioa sustatzeko diseinatutako lau mikrohezegune garatu dituzte.