Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/04/16
IngurumenaLehenengo saioa Lasarte-Oriako Antonio Mercero gunean egin da, eta eskualdeko hogeita hamar bat eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu dira.
2026/04/16
Lurralde antolaketaAzahara Domínguezek jakinarazi duenez, dirulaguntzaren aurrekontu osoaren % 30 arte genero-ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzeko azterlanak eta bestelako dokumentuak idaztetik eratorritako gastuetarako izango da, eta aurrekontu osoaren % 70, berriz, espazio publikoan genero-ikuspegia duten hiri-jarduketak gauzatzetik eratorritako gastuetarako.
Obra fase ikusgarrienera iritsi da eraikuntza lanen hasierarekin; aurrez, proiektuaren segurtasuna eta bideragarritasuna bermatzeko esku-hartze teknikoak egin dira. Eraikina 2028an amaitzea aurreikusten da eta egoitza-arreta, gizarte-berrikuntza eta komunitateari irekitako zerbitzuak uztartuko ditu.
2026/04/16
BerdintasunaPuntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute. Sari honek ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunak aitortu eta saritzea du helburu, gazteentzat erreferente berriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmendu. Gladys del Estal (1956 - 1979) informatikariaren izena daraman sari honek, haren oroimena omentzeaz gain, egungo gizarte digitalaren erronkei erantzuten dieten emakumeak jarri nahi ditu fokuan. Aurreko edizioetan Ane Iturzaeta, Olatz Perez de Viñaspre, Amaia Abanda, Lorea Argarate eta Usue Mori bezalako profesionalak saritu ostean, deialdi berri honek Euskal Herriko emakume teknologoen sare indartsua elikatzen jarraitu nahi du.