Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

4
Lasain-Gogortegiko mikrohezeguneak inauguratu dira: Gipuzkoako klimaren erresilientziarako urrats berria

2024/11/27

Ingurumena

Jasangaritasun Departamentuak eta Naturklimak, Irungo Udalarekin eta enpresa emaileen lankidetzarekin batera, klimaren erresilientzia hobetzeko eta espezieen kontserbazioa sustatzeko diseinatutako lau mikrohezegune garatu dituzte.

2025eko aurrekontuak adostea helburu, proposamen bateratua eta zabala eskaini die Aldundiak batzarkide taldeei

· Epe laburrera eta luzera begira herritarren ongizate integralean inpaktua izango duten partida berriak jarri ditu mahai gainean foru gobernuak, 61.4 milioiko zuzkidurarekin, aurreko kontaktuetan jaso eta dagoeneko aurrekontuetan txertatu direnez gain. · Oposizioko alderdiekin aurrekontuen inguruko akordioa bilatzeko bilerak egin dira gaur; lurraldean dagoeneko sustraitua dagoen lankidetza oinarri hartuta, Gipuzkoako desafioei “elkar hartuta” erantzuteko eskaintza egin dute Aldundiko ordezkariek, “ekarpen berriak jasotzeko erabateko prestutasunez eta apaltasunez”.

Gipuzkoak Zainketa eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda aurkeztu du: hamarkada bat zainketa-eredua eraldatzeko

· Agendaren garapena partaidetza prozesu baten ondorena izan da. Parte hartu dute 18 gobernantza organok, zerbitzuetako erabiltzaileek, haien familiek, sektoreko profesionalek, gizarte eta enpresa erakundeek, eta hainbat erakunde publikok. · Agendak sei funtsezko helburu eta berrogei ekintza espezifiko zehazten ditu, zainketa-ereduaren eraldaketa aurrera eramateko. · Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen 2024-2030 Mapak 1.553 plaza berri sortzea aurreikusten du, eta hauek estrategia konkretuen bidez ezartzea. Plan honek 250,9 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Aquariuma Ulysses Proiektura batu dira itsaso eta ozeanoetako plastiko kutsaduraren aurka borrokatzeko

2024/11/26

Ingurumena

Ulysses Proiektua aitzindari den ekimena da, eta itsasadar, itsaso eta ozeanoetan plastikozko kutsadurari buruzko datu zientifikoak biltzea du helburu.