Albisteak
Gipuzkoako albisteak
• “Bere musikaren eta ahotsaren bitartez, iturri anitzetatik edanez, euskal kantagintza eta hizkuntza muga berrietara zabaldu du Ruperrek”, aitortu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, sari emate ekitaldian • Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da gaur Tabakalerako prisma aretoan, musikari oñatiarraren ekarpena txalotu asmoz
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
2024/09/11
Gizarte Politika• Irailean zehar AFAGIk hainbat sentsibilizazio ekitaldi antolatu ditu, hala nola, irailaren 21eko ‘Giza katea’, informazio mahaiak edo ‘Alzheimerrarekin elkarbizi’ hitzaldiak. • Maite Peñak, Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak, azpimarratu du garrantzitsua dela Alzheimerrari aurre egiteko eta kontzientziazioa sortzeko konpromisoa hartzea.
2024/09/11
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantza diputatua pozik agertu da batzarkide talde guztien onespenarekin, “Gipuzkoako lurralde oreka sustatzea helburu duen aldaketa” baita.