Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/05/23
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aniztasunaren Europako Hilabetearekin, ‘Quo vadis Europa: Eskuin erradikalak eta xenofobia Europan’ jardunaldiarekin. Hori horrela, maiatzaren 27an eta 28an, Donostian, diskurtso baztertzaileen gorakada, elkarbizitzan duten eragina eta tokian tokiko erantzun demokratikoak aztertzeko aukera izango da.
2025/05/23
IngurumenaIbai Ikastolak 36.000 euroko dirulaguntza jaso du Jasangarritasun Departamentuaren laguntza-programaren barruan. 2025ean Aldundia guztira 200.000 euro bideratu ditu lurraldeko ikastetxeetan ingurumena hobetzeko proiektuetara.
2025/05/23
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, astelehenetik ostiralera, 6:15 eta 7:15eko espedizioek zerbitzua izango dute Legazpitik 6:05 eta 7:05ean; era berean, 20:45 eta 21:45ean Donostiatik ateratzen diren autobusak Legazpira iritsiko dira. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:15eko autobusa Legazpitik irtengo da 8:05ean, eta Gipuzkoako hiriburutik 22:45ean abiatzen denak herri horretan egingo du azken geldialdia. Autobusa Urola Industrialdean geldituko da.
2025/05/22
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 12 milioi euro bideratuko ditu hemendik 2027 urtera, hondartzen funtsezko zerbitzuak finantzatzeko, udalerrien eskaerei erantzuteko, batez ere udalerri txikienei. Horrek 4 milioi eurotik gorako inbertsio gehigarria dakar.