Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/01/15
MugikortasunaOtsailaren lehen asteburutik apirilaren amaierara arte, zerbitzu indartuak egongo dira BU12 eta BU13 lineetan (Donostia-Astigarraga-Hernani) eta BU40G gaueko linean (Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga-Donostia). Gainera, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremurekin, taxien kopurua ere handitu egingo da, eta txotx denboraldia "inoizko konexiorik onena izango du garraio publikoaren bitartez".
2025/01/14
Ingurumena87.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak erriberaren egonkortasuna hobetzen du, biodibertsitatea sustatzen du eta putzuen eratzea ekiditen du, Hernaniko biztanleei eta ingurune naturalari mesede eginez.
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Urdangarin alkateak lan-topaketa egin dute herriaren proiektu eta erronka nagusiak ezagutzeko eta partekatzeko
2025/01/14
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/01/13
TurismoaAzahara Domínguez Madrilera joango da datorren astean, sektore horretan Estatuko azokarik garrantzitsuenean Gipuzkoak duen eskaintza turistikoa erakusteko. Oiassoko termak eta Irungo Irugurutzetako labeak, Geoparkeko Bira ibilbidea, Urola Kostako turismo-marka berriaren aurkezpena, Zumarragako Hauspoa eta tunela proiektua eta Hiruma eskualdeaz gaindiko proiektua izango dira aurtengo edizioan sustatuko diren turismo-erakarpenak. Horrez gain, diputatuak Gipuzkoako turismo eredu berria azalduko du Madrilen.
• Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri fundazioarekin aliantzan egindako saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etan.
2025/01/10
Diputatu Nagusia• 1025ekoa da Gipuzkoa (‘Ipuscua’) hitza jasotzen duen lehen dokumentu idatzia: urte hartan Gartzia Azenariz izeneko jaunak Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman zion San Juan de la Peñako zenobioari. • ‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, milagarren urteurreneko egitarau zabala ari dira prestatzen lurraldeko herri erakundeak; haren berri eman dute gaur Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteak eta Xabier Olano Altzoko alkateak.
2025/01/10
MugikortasunaBilerak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gauzatzen diren berdintasun-politikak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Hainbat neurriei buruz hitz egin da, hala nola garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetu, bai eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko beharra ere. Besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzearen interesa aztertu da, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragiteko. Gainera, segurtasun-indarren, garraio-langileen eta erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu da, indarkeria matxistaren edozein gertakariren aurrean erantzun eraginkorra ziurtatzeko