Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/30
MugikortasunaDiputatua hainbat topaketa egiten ari da lurraldeko dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteekin, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekin ahal izateko. Hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko. Gainera, orain arte egiten ari den bezala, hainbat erakunderekin lankidetzan arituko da sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko. Azkenik, beste gai batzuk ere helaraziko dizkie udalei, hala nola geralekuen kokapena, horietan oztopoak kentzea eta argiztapena hobetzea, besteak beste
2024/10/30
KirolakGaur aurkeztu da Donostiako Foru Jauregian Donostiako Nazioarteko Krossaren 68. edizioa, Lasarteko Krossa izenarekin ere ezagutzen dena. Ekitaldian izan dira Marta Pastor Kiroletako zuzendaria, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotzia eta Ramón Goikoetxea Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidentea.
2024/10/30
IngurumenaBerritasun gisa, Energia Argitu programak energia-komunitateei buruzko tailerrak burutuko ditu. Tailer horietan, parte-hartzaileek beren herrietan jasangarritasuna eta autokontsumo energetikoa sustatzen ikasiko dute.
2024/10/30
MugikortasunaTurismoko prestakuntza-zentroekin egin duen bezala, diputatuak bisita-erronda bat hasi du mugikortasunarekin lotutako graduak ematen dituzten Gipuzkoako hainbat prestakuntza-zentrotara, sektorearen errealitatea eta Gipuzkoan eratzen diren profil profesionalak zuzenean ezagutzeko
2024/10/30
Lurralde Oreka40 bat pertsona hurbildu dira Bergarako informazio-saiora, lehen sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko helburuarekin foru-erakundeak lurraldean abian jarri duen ekimenari buruz.
2024/10/29
GobernantzaAldundiak lurraldearen bereizgarririk handiena emango dio BIC Gipuzkoako zuzendari gerenteari, “enpresa-proiektuak sortu, hedatu eta finkatzeko funtsezko figura” dela iritzita.
2024/10/29
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/10/28
Lankidetza• Ia 4 milioi euro bideratu dira lankidetzarako laguntzetara, eta, azken hamarkadan lehenengo aldiz, proiektuen % 46 kanpoan geratu dira, eskaerak ugaritu egin direlako.