Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia

Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia

Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamentuaren eginkizun eta jarduera-esparru nagusiak honako hauek dira: errepide sarea planifikatzea eta eraikitzea, eta lurraldeko bide-azpiegitura sarea kontserbatzea eta ustiatzea, bidegorriak barne. Lurralde Estrategiari dagokionez, helburua da Aldundiaren jardunean ikuspegi estrategikoa txertatzea, lurralde-kohesioa indartzen duten eta tokiko zein eskualdeko mailan lurraldearen garapen orekatua sustatzen duten lankidetza-proiektuak bultzatuz.

Legealdi honetako helburu nagusia da lurraldeko mugikortasuna, kohesioa eta lehiakortasuna bultzatzen eta hobetzen jarraituko duten bide-azpiegiturak eta herri-lanak planifikatu, proiektatu eta gauzatzea. Departamentuak, halaber, Gipuzkoako herritarren bizi-kalitatea hobetzen, lurraldeko herri eta hirien garapena sustatzen eta gure ekonomiaren lehiakortasuna indartzen laguntzeko lan egiten du.

Aurrekontu partida

Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia, 2026an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:

Aurrekontua

119.141.531,22 €

Exekutatua

% 26,93

Felix Urkola

Felix Urkola

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Foru Diputatua

Felix Urkola sinadura

Zuzendaritzak


Silvia Perez

Bide Azpiegituretako zuzendaria

Zuzendaritza honen zeregin nagusia Gipuzkoako Errepide Sarea eraikitzea da, gizartearen beharrei modu eraginkorrean erantzuteko.

Zuzendaritzaren webguneak


Mikel Uribetxebarria

Plangintza eta Ustiaketa zuzendaria

Arlo honek Gipuzkoako Errepide Sarearen planifikazioa eta eraikita dauden errepideen kudeaketa ditu ardatz.

Zuzendaritzaren webguneak

Eduki publikatzailea

Departamentuko aktualitatea

Abaltzisketako zeharbidea eraberritu eta trafikoa baretzeko neurriak hartzeko lanei ekingo die astelehenean Foru Aldundiak

2026/05/08

Abaltzisketako zeharbidea eraberritu eta trafikoa baretzeko neurriak hartzeko lanei ekingo die astelehenean Foru Aldundiak

Bi hilabeteko epea izango dute lanek. Galtzada berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira horrela oinezkoen irisgarritasuna ere hobetuz

Image-not-found

2026/05/05

Ikuskapen-sistemak detektatutako esku-hartze prebentiboak egingo dira Isuskitzako tunelean (AP-1) eta Lasarte-Oriako biaduktuan (AP-8/N-I)

Lanak udazken honetan egingo dira, eta bide sarearen segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea ahalbidetuko dute

Image-not-found

2026/04/15

Gipuzkoako Foru Aldundiak 46 kilometroko bide-zorua birgaituko du gaitasun handiko sarean, segurtasuna bermatzeko

Bidegik 14,9 milioi euro inbertituko ditu 2026an eta 2027an, AP-8, AP-1 eta AP-636 autobideen eta GI-20 errepidearen zirkulazio baldintzak hobetu eta mantentze lanak gauzatzeko